XERTATU XERTATU logotipoa

Data

larunbata, 2010.eko martxoak 13

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Berri Albistegia

Xertatu boletinak jaso nahi badituzu, eman alta

EGEren Espainiako Estatuko Kontseilua eta, orain nola?

Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Estatuko Kontseiluaren sorrera interes handiko albistea da, Espainian arlo hori bilakatzeko. Gobernuak haren garapenean eginkizunen bat izan nahi duela adierazten du, zalantzarik gabe, eta nolabaiteko instituzionalitatea ematen dio.

Dena den, oraindik oso goiz da, lau haizetara zabaltzeko. Gomendagarriena hauxe da: zuhurtasuna, distantzia hartzea eta garrantzitsuena, Kontseiluaren sorrerarik gabe, haren eginkizuna dela gogoan hartzea.

Ildo horretatik, espero da Kontseilua Erantzukizun Korporatiboa zabaldu, horrekin sentikor bihurtu eta garatu ohi duten leku arruntetatik harantzago joatea, eta haren izaerari dagozkion eskuduntzak, hau da, bere osaeran hain ezberdina den eta, horren ondorioz, Espainiako gizarte eta ingurumen errealitatearen ikuspegi zabala emateko gai den estatuko organo batenak, bere gain hartzea. Esate baterako, interesgarria izango litzateke hurrengo bi helburuak, besteak beste, bere gain hartzea: erakunde publikoen eta pribatuen arteko itunak orientatzea eta herri administraziorako gizarte erantzukizuneko politika bideratzea.

Izan ere, EGEko Estatuko Kontseilua plataforma ezin hobea izango litzateke, Espainian gizartearen eta ingurumenaren aldetik esku hartzea behar duten lehentasunezko gaiak zehazteko. EGEko Estatuko Kontseiluaren bidez, Administrazioak Espainiako multinazionalekin nazioartean lan egiteko espazio berria aurki lezake.

Amaitzeko, adierazi behar da EGEko Estatuko Kontseiluak Estatuko Administrazioaren beraren eta haren mende dauden enpresa publiko guztien gizarte eta ingurumen erantzukizuna garatu beharko lukeela. Lehentasunezkoa da Kontseilua EK sustatzeko hitzaldi publikoaren koherentzian sakontzea eta bere jarduerei aplikatzea, bere kudeaketa-tresna guztietan abiarazteko asmoz, haren estandar eta printzipioak bere gain hartuta. Edonola ere, enpresa publikoa enpresa da; estatua, aldiz, kudeatzaile eta administratzaile nagusia da. Horren ondorioz, ezin da salbuetsi Erantzukizun Korporatiboa aplikatu eta burutzetik. Europako beste administrazio batzuen (adibidez, Britainia Handikoa) ereduak arlo horietan Espainia abangoardiatik oso urrun dagoela agerrarazten du.

EGEko Estatuko Kontseilua Erantzukizun Korporatiboaren dinamizatzaile indartsua izan daiteke, haren eraginkortasun-, eragin- eta hedapen-mailak handituta. XXI. mendeko benetako tresna hori berrikuntzak, ezagutzak eta konpromiso sozialak zehaztu dute eta enpresak eta Espainiako administrazioa Erantzukizun Korporatiboaren arloko erreferentzia bihurrarazi beharko ditu. Hala ere, horixe izan behar da apustua eta momentuz horren zain egon beharko gara.
Responsables.biz

Espainiako enpresak aitzindariak dira, Gizarte Erantzukizuneko Aurrerapenei buruzko txostenak aurkezteko orduan

Aurten 192 txosten aurkeztu dira; iaz, berriz, 178 aurkeztu ziren (2005ari buruzkoak). Horrek % 8ko gehikuntza dakar eta Espainia lehenengo postuan jartzen du, bazkide nazionalek aurrerapenei buruz aurkeztutako txosten kopuruaren zerrendan.

“Lehenengo postuan egote hori txostenen kalitatean, gardentasunean eta Espainiako erakundeetan Hamar Printzipioak neurri handiagoan ezarri izanean ere islatzen da”, Salvador García-Atance Munduko Itunaren Espainiako Elkarteko lehendakariak adierazten duen bezala.

Printzipioen blokeen araberako aurrerapenak
Lehenengo puntu nabarmena Giza Eskubideen printzipioak erakunde multinazionalen hornigaien kateetan sartzen joatea da. Enpresen % 61ek adierazi dute arlo horretan ekintza zehatzak ezarri dituztela 2006ko ekitaldian. Alde horretatik egin den ahalegina nabarmena den arren, oraindik diagnostikoa egin behar da, Giza Eskubideen estrategiak ezarri baino lehen.

Lan-eremuari dagokionez, bateratzeko neurriak gauzatzen hasi dira Espainiako konpainietan. Enpresa parte-hartzaileen % 74k adierazi dute langileen lan eta famili bizitzak bateratzeko neurriak ezarri dituztela. Elkarrizketa eta langileen iritzia garrantzitsuak dira konpainietarako. Horixe erakusten dute erakunde horien jarduerek, enpresa handien % 97k eta ETEen % 78k esaten baitute beren langileek zer pentsatzen duten jakiteko bideak ezarri dituztela.

Ingurumenaren arloari dagokionez, txostenak aurkeztu dituzten konpainia kotizatu guztiek adierazi dute kontsumoa murrizteko politikak ezarri dituztela; erakundearen arabera, politika horiek energia, ur, paper, lehengai, bulegoko material eta abarren murrizketari eragiten diote.

Era berean, enpresa horien % 92k adierazi dute ingurumenaren gaineko eragina saihesteko aurreko mekanismoak dituztela, nahiz eta ingurumenean eragin handia daukaten erakundeen % 50ek aitortu duten ez-betetzeek sortutako isunak dituztela ordaintzeko. Hona hemen datu bitxi bat: erakundeen % 100ek konpainiaren jokabide kodeak langileen artean zabaltzen dituztela esaten badute ere, % 70ek baino ez dute adierazten korporazioaren kodea daukatela.

Ustelkeriaren aurkako borrokari dagokionez, ekintza zehatzak falta dira. ETE parte-hartzaileen % 37,5ek jokabide horren aurkako politika daukatela adierazi dute eta konpainia kotizatuen % 90ek opariak kontrolatzeko politikak dituzte.

Isabel Garro Munduko Itunaren Espainiako Elkarteko zuzendari nagusiaren hitzetan, “hobetu beharreko aldeak, denborak aurrera egin ahala, ekimenak betetzerakoan gardentasun handiagoa egotea eta, etorkizunari begira, helburu zehatzak ezartzea, dira.” Aldi berean, Itunaren Espainiako Sareak txostenen trazabilitatea eta printzipio bakoitzaren ulermena hobetzea proposatu du, enpresei hobetzeko aukerak argiago azaltzeko asmoz.
www.pactomundial.org

”La negociación colectiva en España: un enfoque interdisciplinar” izeneko azterlanaren aurkezpena

Langile Komisioek otsailaren 15ean, ostiralean, aurkeztutako La negociación colectiva en España: un enfoque interdisciplinar izeneko azterlanaren arabera, berdintasunak tratamendu "oso urria, sakabanatua eta zehaztugabea" dauka hitzarmen kolektiboetan.

”La negociación colectiva en España: un enfoque interdisciplinar” 2004an hasi zen argitaratzen urtero eta LKren Negoziazio Kolektiboaren Behatokiak egiten du, gaikako lau ildo nagusiren inguruan: “Soldatak”, “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna”, “Lanbide prestakuntza eta sailkapena” eta “Globalizazioa eta lan-baldintzen arautze kolektiboa: langileen oinarrizko eskubideak sektore deslokalizatuetan”.

”Globalizazioa eta lan-baldintzen arautze kolektiboa: langileen oinarrizko eskubideak sektore deslokalizatuetan” izeneko kapituluaren koordinatzailea eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea den Wilfredo Sanguinetik adierazi zuen Gizarte Erantzukizun Korporatiboko (GEK) baldintzak hitzarmen kolektiboetara gehitzeko maila "etsigarria dela", eta hori "aldatu behar dela” gaineratu zuen, “mota horretako baldintzak gehitzea GEK-ko neurria delako berez".

Liburu horren argitalpenari dagokionez, LK-ko Azterlanen idazkari konfederalak negoziazio kolektiboa aztertzen jarraitu beharra nabarmendu zuen, "neurri txikian aztertzen den eremua baita oraindik". Halaber, azterlanean parte hartzen duten irakasle guztien ikuspegi "kritikoa" azpimarratu zuen, "ikuspegi horrek akatsak zuzentzen laguntzen digulako eta oso erabilgarria delako sindikatuen lanaren barnean".
Negoziazio Kolektiboaren Behatokia: http://www.observatorionegociacioncolectiva.org

EAEko enpresek garatutako Ingurumen Bikaintasuneko kasu praktiko berriak

www.ihobe.net webgunean jada ikus daitezke Ingurumeneko Europako Sarietan (Euskal Autonomia Erkidegoko atala) saritutako euskal enpresek egindako Ingurumen Bikaintasuneko sei kasu praktiko berriak.

Kasuek Ingurumeneko Europako Sarien (Euskal Autonomia Erkidegoko atala) azken edizioan irabazleak izan diren euskal sei enpresek garatu duten ingurumen hobekuntzako ibilbidea erakusten dute. Beren lanaren transferigarritasuna eta berrikuntza kontuan hartuta, erreferentzia bihurtu dira industri ehunean, beste enpresa batzuetan antzeko ekintzak hartzea sustatzeko.

”Ekoizpen garbia” kategoriaren barnean, COVERCLIM agertzen da: bere Coversolar panelaren bidez, dauden baliabideak agortzea saihesten du, energia berriztagarria izateaz gain, fabrikatzerakoan, aluminiorik gabe, modu iraunkorrean kudeatzen diren basoetatik datorren egurra erabiltzen baitu.

Horrez gain, GUARDIAN LLODIO enpresak nabarmen murrizten ditu atmosferarako isuriak, bere beira urtzeko labean neurri teknologiko ezberdinak garatuz.

A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA enpresak ekodiseinuaren bidez produktu kimikoak eta biologikoak garatzeko modua erakutsi digu.

Bestalde, TUBOPLAST HISPANIAk ekodiseinua erabiltzen du, tapoi baten ingurumen ezaugarriak hobetzeko tresna gisa.

OSAKIDETZAk bere kudeaketa sistema hobetu du EKOBIDEAN proiektuaren bidez eta CIMAS Innovación y Medio Ambiente enpresak nekazaritza, basogintza eta artzaintzako sistema iraunkorrak garatzen ditu Wokéngo komunitate pemona (Gran Sabana, Venezuela) hobetzeko.

Kasu praktiko horien helburua enpresei ingurumenaren kontzeptua beren erakundeetan sartzen laguntzea da, hartu diren neurri mota ezberdinak azalduta eta arrakastaz aplikatu dituzten euskal enpresen adibide zehatzak emanda. Bere ingurumen kudeaketa hobetzen duen enpresak bezeroaren eta langileen gogobetetasuna zein enpresaren etorkizun soziala handitzea lortuko du eta hori guztien onerako izango da luzarora.
Ihobe

Dinero y Derechos

Aztertutako banku guztiak ildo etikoei buruzko nazioarteko itunen bati atxikita dauden arren, txostenaren ondorio nagusia haien politikak "oso mugatuak" direla da.

Gainera, finantza-erakundeak "mesfidatiak" dira, zabaldutako beren GEK-ko politikaren alde batzuei buruzko datu gehiago emateko orduan. Horren ondorioz, kontsumitzaileak "erakundearen esku uzten duen diruari buruzko informazioa” jasotzeko daukan eskubidea urratu egiten da.

OCUk zehaztu du gizartearen aldetik arduratsua den finantza-erakundea "gizarte eta ingurumen politika egokiak, gardentasunari, korporazio gobernuari eta zerga iruzurrari buruzkoak, dituena eta politika horiek egiaztapenak egiteko eta langileak hezteko aukera ematen duten kudeaketa-sistemen bidez ezartzen dituena" dela.

Txostenak aitortu du konpromiso horiek guztiak "borondatezkoak direla", baina "jendaurrean jartzen diren unetik, eskakizun bihurtzen dira kontsumitzaileentzat".

Horregatik guztiagatik, OCUk gomendio batzuk bidali dizkie Espainiako Bankuen Elkarteari, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioari (CECA) eta Espainiako Bankuari, banka sektorean politika etikoak hobetu eta "politika horiek banku-jardueraren adar guztietara aplikatzeko" asmoz.

OCUk eskatu du etikaren ikuspuntutik "eztabaidagarriak" diren enpresen eta proiektuen zerrenda egitea sustatzeko, eta egokitzat jo du erakundeek beren zuzeneko zein zeharkako inbertsioak, maileguak eta finantzaketak aitortu behar izatea, betiere zenbatekoa 10 milioi eurotik gorakoa bada eta onuradunak zerrenda horretan agertzen badira.

Amaitzeko, instantzia nazional eskudunen bidez, datuak kontrolatu eta egiaztatzeko eta emaitza horiek jendaurrean jartzeko eskatu du, kontsumitzaileek jakin behar baitute beren erakundeek hartzen omen dituzten gizarte erantzukizuneko politikak “benetan gauzatzen diren”.

Txostena martxoan argitaratuko da osorik, “Dinero y Derechos” aldizkarian.
Comfia

Enpresetan berdintasunari buruzko planak egin eta ezartzeko gidaliburuak

Soledad Murillo Berdintasun Politiken idazkari nagusiak eta Rosa Mª Peris Emakumearen Institutuko zuzendari nagusiak Berdintasunari buruzko Planak negoziatu, ezarri eta ebaluatzeko hiru gidaliburu aurkeztu dituzte otsailean.

Horien bidez, alde batetik, lehiakortasuna, kalitatea eta biziraupena bermatzen dituzten kudeaketa-modu berriak eskatzen dituzten lan-merkatuaren aldaketetara moldatzen lagundu nahi zaie enpresei; eta beste aldetik, enpresetan berdintasun-planak garatzen laguntzen duten Europar Batasuneko eta Espainiako legedietara, bereziki emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikora, moldatzea erraztu nahi da.
Iturria: Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa.

Enpleguko tratu-berdintasunari buruzko gidaliburu praktiko batek bereizkeriaren aurka borrokatzen lagunduko du

ONCE Fundazioak eta CERMI erakundeak Enpleguko tratu-berdintasunari buruzko gidaliburu praktikoa aurkeztu dute Madrilen, "Bereizkeriaren aurkako borroka" programa eragilearen esparruan Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagundu duena, minusbaliotasunen bat daukaten pertsonak laneratzen laguntzeko asmoz.
Iturria: CERMI. 2008ko otsailaren 22a

"La Alianza Europea para la RSE" saio irekia

Jan de Noterdaeme CSR Europe enpresako Stakeholders Relations ataleko zuzendaria martxoaren 6an “Sektore kimikoa eta EGE” topagunean egoteko Espainiara etorri zela aprobetxatuta, aditu horrek EGErako Europako Itunaren goi-mailako azken bilerako (Brusela, martxoaren 4a) ondorioak azalduko ditu, arratsaldeko saio ireki batean.

Foréticak eta CECAk Europako Batzordeak EGEren arloan egiten dituen lanak lehenengo eskutik ezagutu nahi dituzten erakunde eta pertsona guztiak saio horretara etortzera gonbidatu nahi dituzte, Batzordea eta Europako enpresa ehuna lotzen dituen Europako mugimenduan sartzeko erreferentziako zubia eraikita.