Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Xertatu boletinak jaso nahi badituzu, eman alta
Xertatu Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) ETEen artean sustatzeko ekimena da. Bizkaiko Foru Aldundia (Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila) da ekimen honen burua.
Gure xedeetako bat Jardunbide Egokiak hedatzeada, bertan Bizkaiko enpresek EGErako beren konpromiso integrala erakusten dute. Hori dela eta, albistegi hau bidaltzen dizuegu interesgarria izango zaizuelakoan.
Jardunbide hauek Xertaturen web orrian (www.xertatu.net) topa ditzakezue, EGErantz hurbildu nahi duten enpresentzat Xertatuk ematen duen informazio ugari eta laguntzekin batera.
Lehenengo albistegi honetan 2 enpresaren jardunbide egokiak aurkezten ditugu (Precicast Bizkaia eta Microdeco). Gure enpresen jardunbide egoki gehiago bidaliko ditugu aldiro.
Jarduera: diametro txikiko doitasunezko piezen dekoletajea eta taillaketa.
Herria: Ermua (Bizkaia)
Web orrialdea: http://www.microdeco.com
Sortu zen urtea: 1963
Langileak, guztira: 97
EFQM enpresa-bikaintasun eredua goitik behera garatuz, MICRODECOk ondoko alor hauek lantzen ditu: barneko eta kanpoko aurrerapen soziala, ingurumenarekiko errespetua eta hazkunde ekonomiko iraunkorra. Barneko Aurrerapen Sozialari dagokionez:
Kanpoko Aurrerapen Sozialari dagokionez:
Ingurumenarekiko errespetuari dagokionez:
Jarduera: Doitasunezko argizari galduzko galdaketa, aireuntzi eta industri sektorerako.
Herria: Barakaldo (Bizkaia)
Web orrialdea: http://www.pcb.es
Sortu zen urtea: 1999
Langileak, guztira: 160
Sozietatearen kapitala: 8,8 milioi euro
Enpresa bera eratu aurreko unetik bertatik, PRECICAST sozietatea Bizkaiko Labe Garaiak lehen zeuden lurretan kokatzea nahi izan zuten haren arduradunek, Ezkerraldea onera ekartzen lagundu gura zutelako.
Enpresa instalatu baino lehen, lurra garbitzeari ekin zioten (han zeuden olio mineral eta hidrokarburoak ezabatuz); horrela, ingurumenari dagokionez, alde hura leheneratzea ahalbidetu zen.
Enpresa diseinatzerakoan, kontuan hartu zuten eragin estetiko desegokirik ez izatea, zeren ingurune hori industrialdea izatetik egoitzazko gune izatera igaro baitzen; horrenbestez, hasiera-hasieratik azken teknologiak aplikatzen hasi ziren, ingurumeneko eragina ere minimizatzeko asmoz, halako moduz non, aldi berean, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ere ezarri baitzuten. Horri buruzko ziurtagiria 2002. urtean atera zuten.
Urte horretan, ingurumen-kontabilitatea ezarri zuten, kontabilitate mota hori anartean gauza berria zenean.
Halaber, enpresak plantillaren motibazio, informazio eta gaikuntzarako egitarauak landu zituen ingurumenarekiko begirunearen alorrean, partaidetza eta hobekuntzarako proposamenak bideratzea ahalbidetuz.
PCBk ingurumenaren arloan duen esperientziaren berri ematen du zenbait jardunaldi eta bilgunetan; ingurumeneko auditoreak elkartrukatzen ditu beste galdategi batzuekin eta komunikazio-bideak zabalik ditu, bai administrazioarekin, bai toki erakundeekin, sozietatearen emaitzak eta enpresak hartutako konpromisoak jendaurrera azalduz.
Enpresak baliabide naturalen erabilera optimizatzen jarduten du, eta energia zentzuz erabiltzen eta aurrezten saiatzen da; horrezaz gainera, sortzen diren hondakinak edo/eta emisioak minimizatzen ere ahalegintzen da. Ondoko hauek dira enpresak ingurumenaren alorrean duen jokabideari dagozkion aspektu batzuk: