XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Gehiago Jakiteko

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Zer da EGE (Enpresen edo korporazioen gizarte erantzukizuna zer den)

EBren liburu berdean emandako definizioaren arabera, EGE (enpresen gizarte erantzukizuna) “Enpresak gizarte eta ingurumen mailako kezkak kontuan hartzea da, merkataritzako eragiketetan eta hizketakideekiko harremanetan".

  • Erantzukizun soziala enpresek nahita hartzen duten jokabidea da, euren betebehar juridikoak gainditzen dituen jokabidea, horrek epe luzera mesede egiten baitio euren interesari.
  • Garapen jasangarriaren kontzeptuari estu lotuta dago: enpresek ondorio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak integratu behar dituzte euren jardueretan.
  • Erantzukizun soziala ez da enpresaren jarduera nagusiei aukeran gehitzeko moduko gauza bat, eragina baitauka enpresaren kudeaketan eta estrategian.

Erantzukizun sozialaren oraingo kontzeptuaren helburua erantzukizun hori modu estrategikoan kudeatzea eta horretarako tresnak eskuratzea da. Negozioko ikuspegi honek enpresa estrategiaren erdigunean kokatzen ditu alderdi interesatuen itxaropenak eta etengabeko hobekuntzaren nahiz berrikuntzaren printzipioa.

Korporazioen Erantzukizun Sozialak bi dimentsio ditu.

  • Kanpoko EGEan, enpresak kanpoko hizketakideekin eta inguru sozialarekin zein ingurumenarekin dituen harremanak aztertzen dira: komunitatea, kontsumitzaileak, hizketakide publikoak nahiz gobernuz kanpoko erakundeak, merkataritzako kideak, hornitzaileak, ...
  • Barruko EGEan, enpresaren barrua jorratzen da, gizarte interesaren ikuspegitik, eta jorratze hori ez da enpresaren errentagarritasunera mugatzen. Horrenbestez, estu lotuta dago enpresa kudeaketaren funtsezko alderdietara (adibidez, giza baliabideak, laneko osasuna zein segurtasuna, langileen heziketa nahiz partaidetza, kalitatearen kudeaketa edo ingurumenaren kudeaketa.