Ekimenak (Europako batzordeko liburu berdea)
Europako Komunitateen Batzordea: Liburu Berdea. Enpresen erantzukizun sozialerako Europako eremua sustatzea. (2001eko uztaila)
Europar Batasunak enpresen erantzukizun sozialean interesa dauka, hori lagungarria izan daitekeelako Lisboan ezarritako helburu estrategikoa betetzeko: “ezagutzan oinarrituriko ekonomiarik lehiakorrena eta dinamikoena izatea mundu osoan, hazkunde ekonomiko jasangarria izateko, enplegu hobeak sortzeko eta gizarte kohesio handiagoa edukitzeko".
Liburu Berdeak eztabaida zabala ireki du, Europar Batasunak enpresen erantzukizun soziala Europan eta mundu osoan sustatzeko moduari buruz, hain zuzen ere, orain arteko esperientziak ahalik eta gehien aprobetxatzeari, egilera berritzaileak garatzeari, gardentasuna handitzeari eta ebaluazioaren nahiz balioztatzearen fidagarritasuna areagotzeari buruz.
Liburu Berdea kontsultatzeko prozesua erabiliz, Batzordeak 2002ko uztaileko Jakinarazpena argitaratu du: “Enpresen erantzukizun soziala: Enpresek garapen jasangarriari egindako ekarpena".
Jakinarazpenean, Batzordeak EGEa sustatzeko estrategia bat proposatzen du. Jakinarazpenaren jasotzaileak, izan ere, estatu-kideak, gizarteko hizketakideak, enpresa nahiz kontsumitzaile elkarteak, banakako enpresak eta interesa duten beste eragile batzuk dira; egin-eginean ere, EGEa sustatzeko Europako estrategia alderdi guztien ekintza bateratuaren bitartez soilik garatu eta aplikatu ahal izango da.