XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Gehiago Jakiteko

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Ekimenak (Global Compact)

Nazio Batuen Erakundea: Global Compact

Nazio Batuen Idazkari Nagusia den Kofi Annanek Munduko Foro Ekonomikoan (Davos, Suitza) 1999ko urtarrilean iragarritako munduko ituna 2000ko uztailean abiatu zen modu ofizialean, Nazio Batuen Egoitzan.

Enpresei dei egiten die, bederatzi printzipio unibertsal har dezaten, giza eskubideen, laneko arauen eta ingurumenaren arloetan.

Itunaren barruan, honako hauek sartzen dira: langileen zein gobernuz kanpoko erakundeen nazioarteko elkarteak, enpresak, Nazio Batuetako erakundeak eta beste erakunde batzuk, lankidetza sustatzeko eta denok sartzeko moduko munduko merkatu bidezkoagoa sortzeko. Helburua, Idazkari Nagusia den Kofi Annanek dioenez, partekaturiko balioak nahiz printzipioak hartuta munduko merkatuari giza itxura ematea da.

Borondatezko ekimen honen xedea eremu orokortzat baliozkoa izatea da, gizalegezko erantzukizuna sustatzeko, konpromiso eta sormen handiko enpresa buruzagitzaren bitartez.