Europako Batzordeak, 2002ko uztailean EGEari buruz egindako Jakinarazpenean, tresna jakinen garapena eta zabalkundea eskatu zuen, erantzukizun sozialeko jarduketak egin nahi dituzten ETEei laguntza emateko.
Erronka horri erantzunez, CSR EUROPE deritzonak “The SME Key - Unlocking responsible business" izeneko proiektua abiatu du, eta horrek ETEei erantzukizun sozialeko jarduketak (euren negozioaren ezaugarrien araberako jarduketak) aukeratzen laguntzeko gida eskaintzen die.
Gidak lehentasunak ezartzeko eta jarduketa lerrorik komenigarrienak hautatzeko aukera ematen du. Hiru arlotan antolatuta dago:
- Nortasuna, eginkizuna eta balioak – enpresari erantzukizun sozialarekiko jarrera zehazten eta identifikatzen laguntzeko diseinatuta dago.
- Eragineko ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa – enpresak herrian, eskualdean eta nazioan dituen eraginak zehazteko aukera ematen du, aberastasunaren sortzailetzat, gizarteko kidetzat eta baliabide naturalen erabiltzailetzat.
- Erantzukizun sozialeko estrategia garatzeko ideiak – enpresak erantzukizun sozialari dagokionez dituen asmoak jakinarazteko eta horiek negozioko planaren barruko estrategian sartzeko diseinaturik daude.