Laguntza tresnak (SA8000)
Social Accountability International
Social Accountability International (SAI) giza eskubideen aldeko ongitzako erakundea da; lantokiak eta komunikazioak hobetzen jarduten du, erantzukizun sozialeko estandarrak garatuz eta inplementatuz.
SAI deritzonaren erantzukizun sozialeko sistema sinesgarritasunean, egiaztapenean eta garapenean oinarritzen da.
1996an SAIk stakeholders deritzenen nazioarteko Aholku Batzordea sortu zuen, Sozial Accountability 8000 (SA8000) garatzeko: ILO deritzonean (International Labour Organization, Lanaren Nazioarteko Erakundea) eta giza eskubideen beste konbentzio batzuetan oinarrituriko lantokietarako borondatezko estandarra. Egiaztapenerako duen metodo independenteak, bestalde, ISO arauen kalitate-kudeaketa ziurtatzeko sistemetako funtsezko elementu asko jasotzen ditu.
SA8000 mundu osoko enpresa eta gobernu askok erabiltzen dute, eta sindikaturik eta gobernuz kanpoko erakunderik gehienek ere onartzen dute, lan eremuan aplikatu beharreko estandar garrantzitsuenetarikotzat.