XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Gehiago Jakiteko

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

EGE Bizkaian (Azterlana 2004)

Azterlana EGE Bizkaian 2004an

Azterlan hau Euskal Herriko Unibertsitateko Gizartek Ikerkuntza Taldeak egin zuen, Bizkaiko 354 ETE-tan “in situ" egin ziren sakoneko inkesten bidez.
Azterlanaren xedea Bizkaiko ETE-ek duten egoera zehaztea izan zen, hiru terminotan:

  • EGEri buruzko ezagutza
  • EGEri dagokionez duten iritzia eta jarrera
  • EGEren arloko ekintzen ibilbidea.
Gizarteken logotipoa

Fitxategi erantsiak:

Azterlana 2004 (608,77 kb)

Ondorio nagusiak

EGE gutxi ezagutzen den kontzeptua da. Azterlanaren xedea diren enpresa guztietatik bakarrik %13,8ak (guztietatik 49k) entzun du, azken boladan, EGEri buruzko zerbait. %96,3k (z=336) baieztatu duenaren arabera ez dute gaiari buruzko informazio nahikorik.

Bizkaiko ete-ek uste dute EGE garrantzitsua dela. Aztertu diren erakundeetatik %73,3ren ustez EGE gai garrantzitsua da
EGEak ez du lehentasunik enpresentzat. Enpresa horietatik askorentzat inork ez du presio nahikorik ezartzen norberaren enpresan EGEren garapena aintzat hartzeari eta gai horri lehentasuna emateari dagokionez, ez bezeroek (%82,5) ez langileek (%82,7), ez hornitzaileek (%86,6), ez akziodunek/bazkideek (%83,9%) eta ez lehiakideek ere (%91,3).

Enpresek EGE-ren arlo honetan errazen identifikatzen dituzten gauzak hauek dira: “Ingurumena", “Enpresa portaera etikoagatiko lehentasunezko ardura" eta “lan harremanen hobekuntza".
ETE-ek uste dute EGE-ren arloko politiken garapenak eragin positiboa izango lukeela euren antolakuntzako bi esparrutan:

  • Inguruarekiko edo gizartearekiko harremanen hobekuntza (%92,9)
  • Euren enpresaren irudiaren hobekuntza (%91,5)

EGE ez da lehiakortasuna hobetzeko aukera moduan aintzat hartzen. %80,5ak esaten du EGE ez dela onura ekonomikoak gehitzeko aukera.
Bizkaiko ETE-ek oso argi adierazten dute EGEko ekintzak euren erakundeetan sustatzerakoan aitzindariak erakundeetako eragileek eta enpresen elkarteek izan behar dutela. Baina sustapen horrek gomendioen bidez etorri behar du, ez araupeketaren ondorioz.