Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Fitxategi erantsiak:
EGEarekiko ezagutza handituz doa. Enpresetako %44,7k azken aldian EGEari buruz hitz egiten entzun du (2004: %13,7). Hala ere, %86k jarraitzen du uste izaten ez duela informazio nahikorik (2004: %96,3).
Bizkaiko gero eta ETE gehiago dira EGEren garrantziaz jabetu direnak. Aztertutako erakundeen artean, ia %93k jotzen du EGE gai garrantzizkotzat (2004: %73,3). EGEk jarraitzen du enpresentzat lehentasunezko gaia izan barik. %57,1ek adierazten du EGE ekintzak garatzea ez dela erakundearen lehentasunen artean sartzen eta %67,7k ez dela bere enpresa-kulturaren osagaia.
Alde interesatuek eragindako presioa jasaten hasiak dira enpresak. Enpresek gero eta gehiago uste dute EGE gaiak kezkatzeko gaiak direla honakoentzat: bezeroentzat (2005: %52,3 / 2004: %17,5), enpresako pertsonentzat (2005: %56,9% / 2004: %17,3), hornitzaileentzat (2005: %48,3 / 2004: %13,4), akziodunentzat/bazkideentzat (2005: %55,2 / 2004: %16,1) eta konpetentziarentzat %40,5 / 2004: %8,7). Hala ere, jarraitzen dute uste izaten ez dagoela presio nahikorik (2005: %78,4 / %91,1).
EGE kontzeptu-pilaketa bailitzan ulertzen hasiak dira ETEak , hau da, EGEk enpresaren jarduera-multzoa hartzen duela bere baitan.