Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Fitxategi erantsiak:
EGEarekiko ezagutza handituz doa. Enpresen %56,9k azken aldian EGEari buruz hitz egiten entzun du (2005: %44,7; 2004: %13,7). Hala ere, egonkor irauten du (%86) nahiko informazioa ez dutela dioten enpresen kopuruak (2005: %86; 2004: %96,3).
Enpresek EGEari ematen dizkioten garrantziari eta lehentasunari dagokienez, 2005. urtean izandako aurrerakada moteldu egin da. Aztertutako erakundeen artean, %93,5ek jotzen du EGE gai garrantzizkotzat (2005: %92,9; 2004: %73,3). Enpresaren agendari dagokionez, %61,6k adierazten du EGE jarduerak garatzea ez da erakundearen lehentasuna (2005: %57,1; 2004: %82,2), eta %81,8k, berriz, ez dela bere enpresa-kultuaren barruan sartzen (2005: %67,1; 2004: %79,7).
Egiaztatu da “stakeholders” guztietan EGEarekiko ardura areagotu dela 2004-2006 urteetan, bereziki esanguratsua izan da langileen eta akziodun-bazkideen kasuan.
Fitxategi erantsiak:
Behatoki, s.l. Informe Actualización Conocimiento RSE 2006 _XERTATU _.pdf (816,59 kb)