Tailerrak (xertatu:nsf tailerrak)
Novia Salcedo fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2007an zehar enpreseen arteko elkarrizketa eta esperientzia-trukaketako 4 tailer eskaini dute.
1. Tailerra: Interese taldeekiko harremanak edukitzea
Sabin Linazaren (SAYMA) laguntzarekin interes taldeekin harreman hobeak edukitzeko erak eta zergatiak aztertu ziren.
2. Tailerra : EGE gure kudeaketa sisteman sartzea
Angel Ibisatek (Red Eléctrica Espańola) lagunduta EGEren kudeaketari ekiteko hainbat abagune erakutsi ziren bai eta enpresaren kudeaketa orokorrerako tresnekin integratzeko erak (estrategia-plana, kudeaketa planak, agite-koadroa, txostenak...).
3. Tailerra: EGE estrategia bezala. Itunen bidez emaitzak maximizatuz
Ituanak iturri berritzaile eta eraginkorra dira emaitza hobeak bilatzeko elkarrekin egindako lanaren bidez. Tailer honeten, Fernando Casadok eta Leda Scottek (Centro de Alianzas para el Desarrollo) dinamizatuta, enpresei laguntza eman zitzaien eskenatoki hau irakurtzeko eta helburu berekiak ezartzeko.
4. Tailerra: Enpresen arteko elkarrizketa
Azken tailer honetan Bizkaiko 3 enpresek (Inkoa, D+T Oabe eta Tubacex) elkarrizketa izan zuten bertaratu ziren enpresekin iraunkortasunaren aldeko egin duten apostuan aurkitu dituzten erronkak, bideak eta zailtasunei buruz.