XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Lagun Aro aseguruak)

SEGUROS LAGUN ARO, S.A.

Jarduera: Aseguruak.
Herria: Bilbo (Bizkaia)
Web orrialdea: http://www.seguroslagunaro.com/
Sortu zen urtea: 1982
Langileak: 334
Lagun Aro aseguruen logotipoa

Gertaera nagusiak

  • 1982ko apirila. Seguros Lagun Aro S.A. eratu zen, arrisku orokorren aseguru-etxe gisa.
  • 1988ko uztaila. Seguros Lagun Aro Vida S.A. eratu zen, bizi-aseguruen arloan jarduten duen aseguru-etxe gisa.
  • 2003ko iraila. Lehenengo aseguru-etxea kudeaketaren kalitatearen arloan zilarrezko ‘Q’a lortu zuena.
  • 2004ko uztaila. Partaidetza-politikaren finkatzea.
  • 2005eko urtarrila. Etika eta enpresa garapenerako "Luis Olaortua" I. saria.

Jardunbide Egokiaren deskribapena:

Eratu zenetik, enpresan beti nabarmendu izan da pertsonenganako ardura handia, pertsonok enpresaren proiektuan integratze aldera. Ildo horri jarraiki, enpresak beti jo izan ditu oinarritzat ondoko balore hauek: partaidetza, gardentasuna, aitzindaritza eta besteenganako begirunea; hain justu ere, hori guztia zenbait ekintza-lerrotan gauzatuz joan da, eta horietarik honako hauek aipa ditzakegu:

Partaidetza. Lagun Arok enpresa-eredu zehatza abiarazi du, langileek enpresaren jabetzan, emaitzetan eta kudeaketan partaide izatea oinarri duena. Prozesu hori 2002an hasi eta 2004ko uztailean iritsi da gorenera, halako moldez non langileen %92a enpresaren jabekide bilakatu baitzen. Esperientzia horren ezaugarri berezi gisa, esan behar da sozietate anonimo batera eroan direla kooperatiben ereduaren berezko ezaugarriak, pertsona guztien protagonismoa eta konpromisoa erraztu baitira. Sarrera hori kapital-zabalkuntzaren bidez gauzatu ahal izan da. Enpresa osatzen duten 334 langileetatik 310ek partaide izateko behar ziren baldintzak betetzen zituzten, hau da, lanean egotea eta lan-kontratu mugagabea izatea, eta langileen %92ak proiektuan sartzea erabaki dute. Bazkide bakoitzak 6.000na euroko diru-ekarpena egin du, eta diru hori jartzeko finantza-neurriak izan ditu eskura. Horrela, proiektuan sartu diren 286 langileak sozietatearen %7,76aren jabe bilakatu dira.

Lantokia. Komunikazioa, gardentasuna eta hurbiltasuna errazte aldera, eragozpen bisualik gabe diseinatu zen sozietatearen egoitza berria (ez dago hormarik, eta hormak jarri behar izan direnean, berbarako bilera-geletan eta bulegoetan, material gardenez egin dira), argiari, espazioari, altzariei eta abarrei buruz irizpide ergonomikoak aplikatuz.

Barne komunikazioa. Gardentasuneranzko bidearen beste gako bat ondoko hau izan da: 2001. urtean INTRANET bat abian jartzea; izan ere, Intranet horren bidez, langile orok enpresako estrategiari, pertsonei, emaitzei, albisteei eta abarrei buruzko informazioa jaso ahal izango du.

Aintzatespena. Pertsonen zuzeneko aintzatespena sustatzen eta laguntzen duen politika bultzatzen da. Horrezaz gainera, aintzatespen guztiak erregistratzen dira, eta edonork eskura dezake informazio hori.

Lorpenak

  • Emaitza ekonomiko onak eta enpresak salmenta arloan izan duen hazkundea sozietatea eratzen duten pertsonen eskuhartze eta konpromisoaren zuzeneko ondorioak dira.
  • Pertsona guztiak bezeroengandik hurbilago izatea (administrazio-atazak gutxitzea, bezeroenganako zuzeneko tratua hobeste aldera).
  • Plantillan, nahi ez diren errotazio-indizeak murriztea; 2003. urtean %0,95era iritsi ziren.
  • Arloan gailentzea; izan ere, bezeroen asebetetze-indizeen arabera, Euskal Herrian arlo honetan aitzindari diren bost enpresetarik onena izan da Lagun Aro sozietatea.

Hurrengo urratsak

  • Korporazioaren Erantzukizun Soziala prozesuen araberako kudeaketan integratzea; horretarako, prozesu zehatza landuko da, antolaketa alorreko gainerako prozesu nagusiekin lotuko da.
  • Iraunkortasunari buruzko memoria egitea, gizartearekin komunikatzeko bitarteko egokia delako.
  • Ekintza Soziala lantzen aurrerapausuak ematea, eragiketen arloko marketing hutsa gaindituz.
  • Famili bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko beren beregiko plana diseinatzea, abiarazita dauden ekintzak aukera berriekin sistematizatuko dituena.
Data: 04/07/08