XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Precicast Bilbao (PCB))

PRECICAST BILBAO, S.A. (PCB)

Jarduera: Doitasunezko argizari galduzko galdaketa, aireuntzi eta industri sektorerako.
Herria: Barakaldo (Bizkaia)
Web orrialdea: http://www.pcb.es
Sortu zen urtea: 1999
Langileak, guztira: 160
Sozietatearen kapitala: 8,8 milioi euro
Predicast Bilbaoren logotipoa

Gertaera nagusiak

  • Kalitate-sistemaren definizioa eta ezarpena: 1999. urtearen hasieran
  • ISO 9002:1994 – Ziurtagiri hau 2001eko uztailean lortu zuen (BVQI)
  • ISO 14001 – Ziurtagiri hau 2002ko urrian lortu zuen
  • ISO 9001:2000 – Ziurtagiri hau 2002ko abenduan lortu zuen
  • OHSAS 18001 – Ziurtagiri hau 2003ko maiatzean lortu zuen
  • AS/EN 9100 – Ziurtagiri hau 2004ko urtarrilean lortu zuen
  • EMAS erakundean erregistratu zen 2004ko uztailean

Jardunbide Egokiaren deskribapena:

Enpresa bera eratu aurreko unetik bertatik, PRECICAST sozietatea Bizkaiko Labe Garaiak lehen zeuden lurretan kokatzea nahi izan zuten haren arduradunek, Ezkerraldea onera ekartzen lagundu gura zutelako.

Enpresa instalatu baino lehen, lurra garbitzeari ekin zioten (han zeuden olio mineral eta hidrokarburoak ezabatuz); horrela, ingurumenari dagokionez, alde hura leheneratzea ahalbidetu zen.

Enpresa diseinatzerakoan, kontuan hartu zuten eragin estetiko desegokirik ez izatea, zeren ingurune hori industrialdea izatetik egoitzazko gune izatera igaro baitzen; horrenbestez, hasiera-hasieratik azken teknologiak aplikatzen hasi ziren, ingurumeneko eragina ere minimizatzeko asmoz, halako moduz non, aldi berean, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ere ezarri baitzuten. Horri buruzko ziurtagiria 2002. urtean atera zuten.

Urte horretan, ingurumen-kontabilitatea ezarri zuten, kontabilitate mota hori anartean gauza berria zenean.

Halaber, enpresak plantillaren motibazio, informazio eta gaikuntzarako egitarauak landu zituen ingurumenarekiko begirunearen alorrean, partaidetza eta hobekuntzarako proposamenak bideratzea ahalbidetuz.

PCBk ingurumenaren arloan duen esperientziaren berri ematen du zenbait jardunaldi eta bilgunetan; ingurumeneko auditoreak elkartrukatzen ditu beste galdategi batzuekin eta komunikazio-bideak zabalik ditu, bai administrazioarekin, bai toki erakundeekin, sozietatearen emaitzak eta enpresak hartutako konpromisoak jendaurrera azalduz.

Enpresak baliabide naturalen erabilera optimizatzen jarduten du, eta energia zentzuz erabiltzen eta aurrezten saiatzen da; horrezaz gainera, sortzen diren hondakinak edo/eta emisioak minimizatzen ere ahalegintzen da. Ondoko hauek dira enpresak ingurumenaren alorrean duen jokabideari dagozkion aspektu batzuk:

  • Kontsumoa minimizatze aldera, teknika aldetik posible izan den instalazio guztietan ur-zirkuitu itxiak ezartzea.
  • Material arriskutsuen kontsumoa murriztea, alkoholetako bainuak egin beharrean uretako bainuak eginez, zeren eta horrela erabat ezabatzen baita etilo silikatoaren kontsumoa.
  • Sortzen diren hondakin arriskutsuak gutxiagotzea, horiek desailkatuz, eta kontsumoak murriztea, bai ikuspegi teknikotik, bai antolaketari dagokion ikuspegitik.
  • Hondakin ez-arriskutsuak eta azpiproduktuak berriro erabiltzea, hornitzaileak berak tratamendu egokia eman ondoren.
  • Larrialdi-plana zehaztea. Plan hori langileen segurtasun eta osasunari dagokio, eta bai ingurumeneko eraginaren gutxipenari ere.
  • Kontratei eta hornitzaileei enpresak ingurumenaren arloan duen politika errespetatu eta aldeztu dezatela eskatzea; horretarako, komunikazio, prestakuntza eta aholkularitza alorreko ekintzak burutzen dira

Lorpenak

  • Interes-taldeekin diren harremanak sendotzea (administrazioa eta toki erakundeak; prestakuntza-zentroak eta sektoreko enpresak).
  • Galdategi baten irudi modernoa sortu da, hiriko paisaian integratuta dagoena eta gizarteak onartzen duena.

Hurrengo urratsak

  • EGE arloan berariazko politika egituratzea.
  • “Ateak zabalik" egongo diren jardunaldiak sustatzeari eustea, enpresaren beraren gardentasuna islatze aldera.
  • GRI (Global Reporting Initiative) memoria egitea, gaur egun ingurumenaz, gizarteaz eta segurtasunaz eta laneko segurtasunaz eginda dauden memoriak integratuz.
Data: 04/07/06