Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
INKOA taldearen jarduera nagusia nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokio batik bat; horretarako, alde batetik, ingeniaritza eta kontsultoretza alorreko jarduerak egiten ditu, eta bestetik, puntako teknologia ematen du, garapen iraunkorraren mesedetan.
INKOAk ematen dituen soluzioak aurretiazko azterlanetan hasi eta proiektuen ezarpenean bukatzen dira. Proiektu horiek ondoko sektoreetan garatzen dira: nekazaritza, basogintza, ingurumena, energia, abeltzaintza, elikadura eta bioteknologia.
Enpresa-proiektu honek lankidetza eta garapen iraunkorra areagotzea du xede; ildo horri jarraiki, garabidean dauden herrien bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko ekintzak sartzen dituzte enpresaren politikan eta estrategian, teknologia berriak erabiliz. Horrela, hasiera batean irabazien %7a GKEei ematen zien, harik eta 2002. urtean SUSTALDE Fundazioa sortu arte; izan ere, fundazioak ekintza zuzenagoak burutzea ahalbidetzen die, proiektu handiagoak planteatuz eta finantzaketa osagarriak bilatuz (finantzaketa hori publikoa zein pribatua izan daiteke).
SUSTALDE FUNDAZIOAK bertan zein nazioartean lantzen dituen jarduerak ondoko hauek dira: alde batetik, lankidetzarako eta garapen teknologikorako proiektuak sustatzea eta lantzea, eta bestetik, zabalkuntza, sentsibilizazio eta aholkularitza teknikoaren alorreko ekintzak burutzea.
Fundazioaren proiektuetan, besteak beste, aipatzeko modukoa da e-business plataformaren sorrera; horren xedea da Brasilgo Amazonian bizi diren baniwatarren nekazaritzako elikagaiak ekoizteko eta merkaturatzeko ahalmena garatzea.
Abian diren beste proiektu batzuk honakoak dira: alde batetik, Mexiko barruti federalean ibai bat bizigarri bihurtzea, eta horretarako ibaiertzean bizi diren 200.000 pertsona mobilizatu behar dira, eta bestetik, Hungarian nekazaritzako herrixkak abiaraztea.
INKOA taldea herri hauetan guztietan dago: Xangai, Brasil, Pekin, Hungaria, Errumania, Txile, Mexiko, Argentina eta Peru; halaber, aurreikusita dauka 2007. urterako Marokon eta Algerian ere izatea; izan ere, nekazaritzako elikagaien sektoreak berebiziko garrantzi du herrialde horien ekonomietan.