XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Microdeco)

MICRODECO, S.A.

Jarduera: diametro txikiko doitasunezko piezen dekoletajea eta taillaketa.
Herria: Ermua (Bizkaia)
Web orrialdea: http://www.microdeco.com
Sortu zen urtea: 1963
Langileak, guztira: 97
Microdeco S.Aren logotipoa

Gertaera nagusiak

  • 1963. MICRODECOren eraketa. Egoitza Eibarren izan zuen.
  • 1967. Enpresa gaur egungo egoitzara aldatu zen, hau da, Ermuara.
  • 1993. Lehen dekoletaje-enpresa ISO 9002 ziurtagiria eskuratzen.
  • 1995. EFQM eredua bereganatu zuen.
  • 1999. Zilarrezko ‘Q’a. Euskal saria Kudeaketaren Kalitateari.
  • 2002. Urrezko ‘Q’a.
  • 2003. 9001:2000 araura moldatzea.
  • 2003. EFQM Europar Saria. Sari Berezia, Enpresaren Giza Erantzukizuna aintzatesteko.
  • 2004. ISO 14001 Ingurumen Ziurtagiria.
  • 2004. ISO/TS 16949 Automozio Ziurtagiria.

Jardunbide Egokiaren deskribapena:

EFQM enpresa-bikaintasun eredua goitik behera garatuz, MICRODECOk ondoko alor hauek lantzen ditu: barneko eta kanpoko aurrerapen soziala, ingurumenarekiko errespetua eta hazkunde ekonomiko iraunkorra. Barneko Aurrerapen Sozialari dagokionez:

  • Enpresako langileen %100ak prestakuntza jaso du eta talde autogestionatuetan eta hobekuntza-taldeetan lan egiten du (baltzu txikiak eta eragiketa-taldeak); horri esker, langileek beren prozesuen emaitzak kontrolatu eta hobetu ditzakete.
  • Aitzindaritza eta banakako zein taldekako aitzatespena lantzen dira.
  • Zenbait ikuspegi kontuan hartzea, enpleguari dagozkion alor guztietan (profila, txandatzea, barne sustapena, mailen berrikuspena...) inpartzialtasuna eta zuzentasuna bermatze aldera.
  • Langileen berrikuntza-sena sustatzea. Berrikuntza teknologikoaren arloko prestakuntza ematea.
  • Langile kopurua bikoiztu egin da azken zortzi urteotan.
  • Lanpostu guztietan 5 S metodologia ezartzea, segurtasun eta ekonomia arloan hobekuntzak ekarri dituena.

Kanpoko Aurrerapen Sozialari dagokionez:

  • Ingurunea hobetzen laguntzea, eskualdeko gazteak trebatzeko eta kontratatzeko aukerak eskainiz eta, bereziki, laneratzeko arazorik handienak dituzten kolektiboei (emakumeak eta kualifikazio txikia duten gazteak) bideak emanez.
  • “Ateak zabalik" egoten diren bisitaldiak, zeinetan inguruneko pertsona adierazgarriek esku hartzen baitute.

Ingurumenarekiko errespetuari dagokionez:

  • ISO 14001, ingurumena kudeatzeko sistema, abiaraztea.
  • Disolbatzaileak (trikloroa...) ezabatzea, eta horien ordez beste teknologia batzuk erabiltzea; teknologia horiek garestiagoak dira, baina ez dute ingurunean kalterik eragiten.
  • Hondakinak (olioa, lokatz oliotsuak, gasolioa...) bildu eta tratatzea, eta bai horien kontsumoa apurka-apurka murriztea ere.
  • Hondakin-urak arazteko instalazioak jartzea, urok berriro erabili ahal izateko eta, ondorioz, kontsumoa zeharo murrizteko.

Lorpenak

  • Langileen asebetetzea eta horien %100ak proiektuak, estrategiak eta ekintza-planak lantzen parte hartzea.
  • Aintzatespen soziala.
  • Hazkunde ekonomiko iraunkorra: salmentak igotzea; materialen stock-a gutxiagotzea; kalitate alorrekoak ez diren kostuak murriztea...)

Hurrengo urratsak

  • Etengabeko hobekuntzan eta interes-taldeen eskakizunetan aurrerapausuak ematen jarraitzea.
  • Inoizkotan EMAS memoria aurkeztea planteatu dute.
Data: 04/07/16