XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Bekaert Composites)

BEKAERT PROGRESSIVE COMPOSITES, S.A.

Jarduera: Beira-zuntzez eta erretsinadun aglomeratuz egiten diren produktuen fabrikazioa eta merkaturatzea.
Herria: Mungia (Bizkaia)
Sortu zen urtea: 1971
Plantila: 90 enplegatu

Gertaera nagusiak

  • 1971. Enpresa sortu zen, “Bremen" izenarekin.
  • 1992. Bekaert bazkide bihurtu zen, enpresako partaidetza bat eskuratuta.
  • 1996. Enpresak izena aldatu zuen eta berria Bekaert Composites da.
  • 1999-2000. Plastibench proiektuan esku hartzea, Sociedad Pública de Gestión Ambiental IHOBE sozietateak sustatzen zuena
  • 2002. Progressive enpresan sartu zen eta Bekaert Progressive Composites enpresa eratu zen

Jardunbide egokiaren deskribapena:

Bekaert plastikoen transformazioaren arloko enpresa bat da, beira-zuntzez eta erretsinadun aglomeratuz egiten diren produktuen fabrikazioan egiten duena lan. Enpresa Mungian dago eta, beraz, Urdaibaitik hurbil (Euskadin dagoen Biosferaren Erreserba).

Ekoizpenaren prozesua eratzen duten eragiketa nagusiak hauek dira: Moldeoa, pultrutsioa, lehorreko mekanizatua eta piezen eta osagarrien muntaketa.

Enpresak Kalitatea Kudeatzeko sistema propioa du, Bekaert Consulting-ek “kolorezko lineak" izenarekin erregistratuta duena. Horren barruan ondoko hauek azpimarratu daitezke:

  • Laborategi propioa, produktuen ezaugarriak kontrolatzeko aukera ematen duena; bezeroek auditoretzak egitea;
  • ASME X arautegiaren aplikazioa eta Erabateko Kalitatearen oinarrien aplikazioa.

Zuzendaritzak jakin daki pertsonak direla, euren inplikazio eta esku hartzearekin, emaitzak lortzea bideratzen dutenak, eta horri esker zilegi izan da enpresaren barruan egin diren gizarte alderdien garapena “naturaltasunez " eta “normaltasunez" gertatzea. Bada, ildo horretatik, ondoko elementu hauek:

  • Arriskuen aurrearreta eta segurtasuna. Egin diren ebaluazioen ondorioz eraldaketa garrantzitsuak burutu dira enpresan eta prestakuntza garatu da.
  • Langileen osasuna. Medikuntza zerbitzua sortu da enpresan medikuntzako kontsulta guztiei jaramon egiteko, hala lanari lotuta daudenak nola ez, eta besteak beste gaixo kronikoen jarraipena eta abar egiten dituena.
  • Enpleguaren segurtasuna eta etorkizunerako igurikizunak. Enpresaren erronka enplegu finkoaren sustapena izan da, murriztu egin dira aldi baterako kontratuak eta horrelakoak unean uneko lan gehikuntza kasuetan beharrezkoak direnak baino ez dira.
  • Urteko lanari dagokionez 1680 lanorduko egutegia, horrela oporraldiak areagotuz.
  • Ogibidesarien mailak arloko altuenen artean daude.
  • Pertsonek esku hartzeko izan behar duten kultura sendotu da, astero biltzen diren taldeen bitartez.

Ingurumenaren kudeaketari dagokionez, Bekaert enpresak bere sistema propioa dauka eta horren barruan, adierazkarien erabileraren kultura erkideari esker, gauza izan da arazoak identifikatzeko eta ebazteko. Adibide moduan azpimarratu daiteke Bekaert-ek Sociedad de

Gestión Ambiental IHOBEk sustatu zuen Plastibench proiektuan esku hartu zuela. Proiektu horren burutzapenean erabilitako disolbagailuak destilatzeko enpresak erabiltzen zuen praktika egokia antzeman zen, hain zuzen ere prozesuko tresnen garbiketa eragiketetan berriz erabiltzeko egiten zena. Bekaert-ek botatzen zen azetonaren zati bat berreskuratzen zuen destilagailu bat zuen (erosten zen azetonaren %15). Ingurumenaren arloko diagnostikoa egin ondoren enpresak frogatu zuen disolbagailuaren barruko erabilera berriak ingurumeneko eraginak eta eragin ekonomikoak sortarazten zituela, garbiketarako produktuaren kontsumoa murrizten zelako eta hondakin arriskutsu gutxiago ekoizten zelako. Horregatik enpresak erabaki zuen orduan zegoen destilagailuaren ordez destilatzeko kapazitate handiagoa zuen beste bat jartzea eta horri esker baztertzen zen azetona berriz aprobetxatzen zen %80an. Esperientzia hori arloko beste enpresa batzuetan ere erabili izan da eta horietan ere antzeko destilagailuak jarri dituzten abian.

Lorpenak

Ingurumenaren kudeaketari lotuta daudenak:

  • Urtero aurrezpen ekonomiko handiak lortzea.
  • Lehengaien kontsumoen murrizpena.
  • Sortzen diren hondakin arriskutsuen bolumenaren murrizpena.
  • Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko behar den esparruaren murrizpena

Garatu diren gizarte arlokoen emaitzakoak:

  • Enpresaren etorkizunari eta enpleguak epe luzera mantentzeari buruzko konfiantza giroa sortu da.
  • Oso balorazio altua izan du medikuntzako zerbitzuaren erabilerak.
  • Asko hobetu da pertsonen inplikazioa

Etorkizunerako urratsak

  • Gero eta pertsonalizatuagoak diren prestakuntza planetan aurrera egitea, epe luzeko proiekzio profesionala dutenak.
  • Aurrearreta planeko alderdi psiko-sozialetan sakontzea.
Data: 04/11/16