Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Ona Electro-Erosión enpresak 50 urte baino gehiago daramatza makina-erremintaren arloan eta sortu zenetik enpresaren filosofia arloan gehiengoan egiten dituen produktuengandik bereiztea izan da. Erronka horri esker, sortzaileek egin zutena, gaur egun zilegi da Ona espezialitatean munduko enpresarik zaharrena izatea, Europar Batasuneko lehen ekoizlea eta munduko lehena dimentsio handiko elektro-higadurako makinen fabrikazioan, eta bere produktuak 60 herri baino gehiagotan merkaturatzen dira. Enpresak erabaki zuen bide desberdin honek beti funtsezko hiru ardatz izan ditu: Bezeroa, izatearen abiaburu moduan, eta bezeroa da produktu eta zerbitzu guztien hobekuntzaren xedea; pertsonal osoaren esku hartzea eta inplikazioa, enpresaren ospea eta bizitasuna bermatzen duen osagaia delako; eta inguruarekiko gehieneko begirune ekologikoa.
Ingurumena
Ingurumenarekiko konpromiso hori kontu zaharra da Ona enpresarentzat eta enpresaren barruan ingurumena kudeatzeko sistema baten ezarpena gainditzen du. Ona-k jakin daki berak ekoizten eta merkaturatzen dituen makinen ezaugarriak gakoak izan daitezkeela eskala nagusiagoko ingurumeneko ekintza bideratzeko. Bada, ildo horretatik azpimarratu egin behar da 1975etik aurrera egin den lana, data horretan hasi zelako ekoizpeneko prozesuan ekoiragazketako sistemak erabiltzen eta orduan hasi zirelako fabrikatzen zituzten makinetan horrelakoak inkorporatzen. Emaitza moduan Ona-k elektro-higadura eta errektifikatuen munduko iragazteko sistemari ekologikoenak garatzea lortu du. Enpresak patentaturik duen iragazteko sistema lehenbizikoa da lortu duena iragazketa egiten duen elementuaren ordezpenik exijitzen ez duena eta ezabatu egiten ditu mantenuaren kostuak eta elementu kutsagarrien kendu beharrak.
Aurrerakuntza horren beste ezaugarri bat makinen ulermen berrian datza, enpresaren abiaburua ekodiseinu industriala delako. Ona-ko sortzen dituen eredu berrietan lehentasuna izaten du xehetasunak eta eragingarritasunak, eta beti eskaintzen dute, erabiltzailearentzako erosotasuna. Makina horiek garatzeko oso zurrun biltzen dituzte segurtasuna eta bateragarritasun elektromagnetikoaren arloko alderdi guztiak eta, aldi berean, beti bilatzen dute horien erosotasuna areagotzea.
Bezeroa
Onaren helburua eta xedea beti da bezeroa eta horren ondorioz Ona-k bere bezeroen eskura elektrohigadurako prozesuetako aholkularitza teknologikoko zerbitzu berria jarri zuen abian. Zerbitzu horren helburua euren ekoizpen prozesuetan bezero horiei aholkularitza eta informazioa ematea da. Zerbitzu berri horri esker elektrohigadurako makinen erabiltzaileek horiek erarik eragingarrienean eta makina horiek duten gaitasun osoarekin erabiltzeko dituzten dudak eta galderak asetu nahi dira, arlo horretan beti profesionalak falta izan direlako batzuetan ez delako makinaren ahalmen hori erabat aprobetxatzen.