Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Nueva Herramienta de Corte, S.A. (Neco) enpresa TIVOLY talde multinazionalaren barruan dago eta mozketako erreminten fabrikazioan eta merkaturatzean jarduten du. Produktuen oso gama zabala eskaintzen du eta era askotako merkatuetara iristen da, adinidez: automozioa, aeronautika, burdingintza, brikolajea,...
NECOren hasiera ez zen erraza izan. Ixteko zorian zeuden 3 enpresen batasunak berez eragiten dituen eragozpen guztiak gainditu behar izan ziuen: kudeatzeko hiru sistema koordinatzea, neurri handiegia zuen plantila eta duda eta arazo asko. Eta hasierako une horretatik bertatik NECOk bere bideari ekin zion erronka hori pertsonen aldeko apustuan eta horien garapenean finkatuta. Enpresak jarduteko aukeratu zuen eredua esku hartzea zen, eta gardena, eta aitzindarienganako irisgarritasuna erabatekoa zen.
Halaber, erabaki zuen balio askotariko ekipoak eratuko zirela, autokudeatuak eta beti ere bezeroari jaramon egitekoak (kanpoko bezeroa eta barruko bezeroa). Enpresaren jardunaren barruko benetako gakoa 2000-2001ean gertatu zen, jarduteko ardatzak eta ildoak definitu zituen hausnarketa estrategikorako esku hartzeko prozesu baten garapenarekin. Enpresari egitura berria eman zitzaion eta eragiketak 4 ataletan bereiztu ziren, NECOk jarduten dituen 4 merkatuetara orientatuak (industriala, burdingintza, marka handiak, arrabolak eta orraziak) eta laguntzarako bederatzi zerbitzutan (I+G+I, GG.BB, kontabilitatea-finantzak, informatika,...).
Ordura arte bezero guztiei jaramon bera eskaintzen zitzaien eta ezinezkoa zen erarik egokienean merkatu bakoitzak eskatzen zituen berezitasunekin erantzutea. Antolakuntza berri horrekin enpresak aukera du bezeroen beharrizan eta igurikizunei era pertsonalizatuan erantzuteko eta ataza horietan talde espezializatuekin lan egiteko, malguagoak eta azkarragoak direnak.
Beti ere iparra bezeroa dela eta bere pertsonalaren esku hartze handiarekin Atal bakoitzak bere Urteroko Kudeaketa Plana egiten du eta horretan bere helburuak ezartzen ditu, hala kantitateari mola kalitateari buruzkoak; halaber, bere Ekintza Plana eta Aurrekontua egiten ditu. Atal bakoitzak bere negozioaren prozesu nagusiak kudeatzen ditu: erosketak, fabrikazioa, merkaturatzea, laguntza teknikoa, berrikuntza,... eta baita bezeroa-barruko hornitzailea, eta gainerako atal eta laguntza zerbitzuekiko harremanak ere, eta norberaren jardueraren emaitzen kontuaren erantzukizuna ere badute.
2000 urtean NECO 5S proiektuan hasi zen, fabrikazioko aldearen ereduzko sail baten. Enpresak metodologia hori ezartzeko egin duen erronkaren helburua bakoitza dela esan daiteke: alde batetik, antolakuntza, ordena eta garbiketari dagokionez estandar batzuk ezartzea eta, bestetik, lan konpartituaren kultura sortzea, pertsonen esku hartzean finkatzen dena. Lortu diren helburuak nabarmenak izan dira hala lanaren antolakuntzan nola horren kalitatean eta, aldi berean, erabat gutxitu da istripuak izateko arriskua eta lantokiaren irudi hobea lortu da. Oraintsu 2003 urteko 5S ezarpenik onenaren saria jaso du, zuzendaritzaren postura sendoan eta enpresako pertsonal osoaren inplikazio sakonean oinarritu den urte askotako lana aintzatetsiz.
NECOk esperientziak zabaltzeko eta elkartrukatzeko foro askotan parte hartu du bere aurrerakuntza eta emaitza horiek ezagutzera emateko.