XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Cementos Lemona)

CEMENTOS LEMONA

Jarduera: Zementuen, hareen, hormigoien eta mortairuen fabrikazioa eta merkaturatzea
Herria: Bilbo (Bizkaia)
Web: www.lemona.com
Sortze-urtea: 1917
Taldearen langile-kopurua: 350

Gertaera nagusiak

  • 1917. Jarduera has izen, Sociedad Anónima Cementos Pórtland de Lemona S.A. izenarekin.
  • 80ko hamarkadan Cementos Lemona izena hartu zuen.
  • 1995. Ingurumen politikaren hasiera.
  • 1996. Pneumatikoak aukerako erregaitzat erabiltzen hasi den lehenengo enpresa.
  • 2000. ISO 14.001 ziurtagiriaren lorpena.
  • 2001. Animalien irinak aukerako erregaitzat erabiltzen hasi den lehenengo enpresa. ISO 9001 ziurtagiria.
  • 2002. Kalitate eta Ingurumen sistemen integrazioa. Sistema horien hedapena beste unitate batzuetarantz. Borondatezko akordioa sinatu Lemoako Udalarekin, instalazioak egokitzeko.
  • 2003. Negozioko unitate guztien ziurtagiria. Eusko Jaurlaritzarekiko borondatezko akordioa, Garapen Iraunkorreko Euskadiko Ingurumen Estrategian (2002-2020) laguntzeko. “In accordance” iraunkortasuneko lehenengo memoria (GRI).
  • 2004. Sistema EMAS araudira egokitu. 1. ingurumen adierazpena argitaratu. 1. EFQM ebaluazioa.
  • 2005. OHSAS 18.001 ziurtagiria Lemona Industrialen, eta ezarkuntzaren hasiera gainerako unitateetan. IPPC araudiaren araberako funtzionamenduan emandako lehenengo urte osoa. Mundu Itaunarekiko atxikipena. Ingurumeneko Europako saria, Euskadiko atalean. Ingurumeneko Europako saria, Espainiako atalean.

Jardun Egokiaren Deskribapena: “KUDEAKETA IRAUNKORRA KUDEAKETA EREMU BERRITZAT”

Cementos Lemona sozietate aurrendaria da, Lemona Industrialekin batera Grupo Cementos Lemona deritzona osatzen duten sozietateen multzoan. Orokorrean, bertan garatzen diren jarduerak honako hauek dira:

  • Korporazio kudeaketa, Cementos Lemona talderen bidez
  • Merkaturatzea eta salmenta, Cementos Lemoaren bidez
  • Zementuaren fabrikazioa, Lemona Industrialaren bidez
  • Mendeko eta elkarturiko sozietateen bidez egindako gainerako jarduerak

Bikaintasunaren funtsezko kontzeptuetan eta EFQM ereduaren irizpideetan oinarrituriko kudeaketa sistema batean euskarrituz, Cementos Lemona Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzio politikak ezartzen joan da, bezeroak pozago egoteko, ingurumena modu iraunkorrean nahiz jasangarrian babesteko, eta langileen osasuna zein segurtasuna hobetzeko. Horren eraginez, Kudeaketa Integratuko sistema bat ezarri da, enpresaren jarduketaren funtsezko ardaztzat. Prozesu hori guztia, 90eko hamarkadan sustaturikoa, Cementos Lemona sozietate nagusiaren bultzadarekin egin da, azken hori ekimen berri guztien erantzulea baita; izan ere, lehenengo eta behin Lemoako lantegian sortu eta, bigarren fasean, gainerako unitateetara hedatzen da.

Ingurumen konpromisoa ekintzetan:

  • Baliabide naturalen murriztapen gero eta handiagoa eta bigarren mailako lehengaien kontsumoaren gorakada; 2005ekoan %23ko murriztapena.
  • Erregai fosilen kontsumoaren beherakada eta aukerako erregaien sustapena; adibidez, pneumatikoak eta animalien irinak. • Zarata kontrolatzeko neurtzeko plana, hurbileko lekuetan zarata-mailak minimizatu ahal izateko.
  • Atmosferara botatako gasak nahiz partikulak eta sorturiko hondakinak murrizteko jarduketa-programa. Aipagarria da Ingurumen Ministerioarekiko akordioa, legeria aplikagarriak ezarritako mugatik beherako emisio mailak finkatzeko.
  • Konpainiako erosketa politikaren barruan, ingurumen kalitatearen eta errespetuaren arloko baldintzak daude.
  • Instalazioen itxura fisikoa hobetzeko plana; hain zuzen ere, eraikinak itxi, deposituak pintatu, perimetroaren itxiera egin eta hesiak egokitu egin dira.

Gizarte konpromisoa jarduketetan:

  • Gizarte laguntzen programaren barruan hauxe sartzen da: loturarako sariak 25 eta 50 urte igarotakoan, erretirorako saria, interesik gabeko maileguak langileei.
  • Laneko osasunean eta segurtasunean egindako inbertsio plana, laneko istripu gutxi izateko oinarritzat.
  • Urteroko heziketa plana; horren barruan banakako eta taldeko planak sartzen dira, eta bertan enplegatuen %100ek hartzen dute parte.
  • Gutxiengoen laneratzea, lanpostuen ikerketan eta ikuskapenean oinarrituz, ezindu psikikoak, fisikoak, sentsorialak eta beste batzuk laneratzeko. Gainera, hornitzaileen kontrataziorako irizpideek ekintza positiboak ezartzen dituzte, ezintasunen bat duten pertsonak enplegatzen dituztenen alde.
  • Barne komunikazioko plana, iradokizunen postontzian, sentsibilizazioan, elkarrizketetan eta Lemona Informa aldizkarian oinarrituz.
  • Erakunde publikoekiko eta pribatuekiko lankidetza, komunitaterako interesgarriak izan daitezkeen ekimenen sustapenean, babesleen, hitzarmenen eta jardunaldietako partaidetzen bitartez.

Lorpenak

  • Garapen Iraunkorrerako bidea hobekuntzarako berebiziko aukera da, lehiakortasunari, komunitaterako zerbitzuari eta errentagarritasunari dagokienez.

Etorkizunerako urratsak

  • EFQM ereduari jarraituz, aurrerapausoak ematea
  • EMASen eta Itun Orokorraren eraginezko ekintza planak
Data: 2006ko urtarrila