Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Enpresa horren jarduera hasi denetik, emaitza ekonomiko onak lortzearen eta honako balio hauetan oinarrituriko funtzionamendu estiloaren arteko oreka sortzeko kezka egon da: gardentasuna, konpromisoak seriotasunez betetzea, pertsonen errespetua, jarrera positiboa, azkartasuna eta ausardia (ezarritakoa baino harago joatea). Planteamendu hori hasieran sortzaileen konpromiso pertsonalean oinarritu zen, eta orain finkatu egin da; izan ere, oraingo enpresa estrategiaren eragilea da, eta estrategia hori lau ardatz hauen bitartez egituratzen da: Bezeroa ardatza, Lankideak ardatza, Enpresa ardatza eta Ingurua ardatza. Jarduerek ardatz horietariko bakoitzean duten hedapenak Korporazioaren Erantzukizun Sozialean oinarrituz aurrera egiteko aukera ematen dio enpresari.
• Ingurua ardatza: Ingurua ardatzaren bidez, Gaursak onarpena lortu nahi du, inguruaren gizarte garapenean lankidetza aktiboa ematen duen enpresatzat; izan ere, bertan partaidetza aktiboa dauka eta, horrela, sentikortasuna du bertako beharrizanekiko; gainera, beraren garapena sustatzeko eta bultzatzeko ardura dauka.
• Esfortzua eta talde-lana bezalako balioak sustatzeko konpromisoa, zonako gazte kirolariekin, honako hau bultzatuz: -Durangesa txirrindularitza elkartea (Urkiolako Igoera). -Amorebieta txirrindularitza sozietatea (Udaberriko Saria). -Elorrio txirrindularitza elkartea (30 urtetan). Eremu zabalagoan, txirrindularitzako profesionalekin lan egiten duten taldeekiko lankidetza; esate baterako, Euskaltel Euskadi taldearekin duena, eta horretan, taldeak bere jarduerak erabiltzen dituen ibilgailuak eskaintzen ditu.
• Ikastetxeekiko konpromisoa eta enplegu egonkorraren sorrera. Konpromiso historikoa dago ikastetxeekin eta erakundeekin, gazteak laneratzeko; hain zuzen ere, honako ikastetxe eta erakunde hauekin: Ikasauto Barakaldon, Elgoibar lanbide heziketako ikastetxea, Somorrostro zentroa, Durangoko Fray Joan de Zumarraga institutua, Iurreta LH institutua, Escurce LHI, BBK Gazte lanbidean, Novia Salcedo fundazioa. Erakunde horiekiko lankidetzaren bidez, enpresak lanbide esperientziarik gabeko gazteak hartu, aukera berdintasuneko programetan parte hartu (laneratzeko zailak diren titulaziodun emakume gazteen laneratzea eta trebakuntza sustatuz) eta enplegu egonkorra sortzearen aldeko apustua egin du (epe luzerako proiekzioa duen enplegua).
• Ingurumen konpromisoa. Hondakin bizigabeen identifikazio, bilketa eta kudeaketa egokia egiten da (papera, erregai informatikoak, pneumatikoak), baita hondakin arriskutsuena ere (olioa, izotz-kontrakoa, plastikozko ontziak, metala). Zarataren eta gas kutsagarrien isurketa kontrolatzen da. Baliabide naturalen kontsumoaren murriztapena. 2005ean energia elektrikoan %4ko murriztapena egin zen, eta uretan %3koa, aurreko urteari zegokionez.