Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Reinoxmetal 2002 1998an sortu zen, erreferentziako enpresa izateko, bai Estatuan eta bai nazioartean, era guztietako metalen, altzairu herdoilgaitzen eta aleazio berezien merkaturatzean eta sailkapenean. Hasiera-hasieratik, enpresak argi ikusi zuen norabide horretan ibiltzeko bidea kalitatean, profesionaltasunean eta konpromisoan oinarritzen dela. Horren eraginez, 2000n enpresak Enpresaren Erantzukizun sozialeko estrategia planteatu zuen, hori enpresaren estrategia orokorraren barruan sartzeko. Horrela, honako ildo orokor hauek zehaztu ziren:
Azken urteotan, estrategia zenbait programaren eta ekintzaren bitartez hedatu da, eta horien artean hauek aipa daitezke:
• Kalitateko sistema integralaren ezarkuntza, eta horren barruan honako hau sartzen da: ISO 9001 arauaren ezarkuntza, kudeaketaren eta bezero nahiz hornitzaileekiko arretaren kalitatea bermatzeko; ISO 14001 arauaren ezarkuntza, ingurumen kudeaketa jorratzeko, eta OHSAS 18001 arauaren ezarkuntza, enpresak langileen ongizatearekin duen konpromisoa agerian jartzen duena.
• Interes taldeekiko identifikazioa eta lankidetza, eragile guztiekin elkarrizketa ezarriz, inplikatu guztien harremanak eta emaitzak hobetzeko aukera ematen duten ezarkuntzetan baterako aurrerapausoak emateko.
• Langileen partaidetza eta motibazioa, konpainiaren politikaren nahiz helburuen jakinarazpena sustatuz eta langileen kezkak zein iradokizunak jasoz, prozesu guztietako etengabeko hobekuntza lortzeko.
• Komunikazioa. Konpainiak finkaturiko etengabeko hobekuntza politikaren oinarria. Helburua enpresaren eta identifikaturiko interes taldeen jarduerari loturiko edozein alderdi erakartzea, garatzea eta soluzioa ematea da.
• RSE adierazleak. Enpresak adierazle sistema orokorra dauka eta, bertan, EESri loturiko alderdi guztiak sartzen dira: ekonomikoak, ingurumenekoak, lanekoak eta gizartekoak. Adierazleok funtsezkoak dira maila guztietako helburuak ezartzeko.
• Inguruarekiko konpromisoa. Reinoxmetal 2002k inplikazio aktiboa izan du bere udaleko 21. Toki Agendaren planifikazioan; babes ekintzak egin eta lankidetzak ditu elkarteekin (IZAITE, EGIERA). Horri dagokionez, aipagarria da “2005eko dibergenteak” programan izandako partaidetza (sormen artistikoa eta berrikuntza teknologikoa lotzeko ekimena); bertan, materialak eta instalazioak utzi dizkie zenbait artistari.