XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Unilever Foods)

UNILEVER FOODS ESPAÑA, S.A.

Jarduera: Elikadura.
Herria: Leioa (Bizkaia)
Web: http://www.unilever.es
Sortze-urtea: 1945
Langile-kopurua: 350

Gertaera nagusiak

  • 1945. Plantaren eraikuntza Leioan, AGRA izenarekin; bizkaitar enpresaburu batzuek sortu zuten, margarinak egiteko eta merkaturatzeko, eta ordura arte ezezaguna zen produktu bat sartu zuten, “Tulipan” markarekin.
  • 1996. PMOren (Produkzio Mantenamendu Osoa) ezarkuntzaren hasiera, enpresa eraginkortasuna hobetzeko.
  • 1997. ISO 9.001 eta ISO 14.000 ziurtagirien lorpena.
  • PMO saria, 1. maila.
  • 2001. PMO saria, 1. maila.
  • 2004. PMO saria, 2. maila (trinkotasunari).
  • 2004. “Urrezko Galburua” saria, Banco de Alimentos federazioak emanda.
  • 2005. Segurtasuneko OHSAS egiaztapena.

Jardun Egokiaren deskribapena: “LANKIDETZA KOMUNITATEAREKIN: ENPRESA KULTURAREN EZAUGARRI BEREZI ETA MOTIBAGARRIA”

Unilever enpresaren eginkizuna bizitzari bizitasuna ematea da; nortasun adierazpen hori enpresaren jardueraren, garatzen dituen marken, pertsonen eta balioen bidez gauzatzen da. Unilever enpresak estandar altuak izan ditu beti Korporazioaren Erantzukizun Sozialean eta produktuen kalitatean, eta gainera, komunitatearekiko eta ingurumenarekiko lankidetza-ibilbide luzea dauka. Hala eta guztiz ere, esperientzia honen berezitasuna lankidetza egiteko moduan oinarritzen da; izan ere, enpresaren ekimenak ez ezik, enplegatuen konpromisoa eta motibazioa ere hortxe daude.

Jarduketa-ildo nagusienetariko batzuk honako hauek dira:

Ura, Biodibertsitatea eta Ingurumena
Gune hezeen babesak, “Living lakes” deritzonaren bidez, Unileverri aukera ematen dio zenbait kontzepturen garrantzia nabarmentzeko: ura ezinbesteko elementutzat, biodibertsitatea eta ingurumenaren kontserbazioa. Proiektu horren barruan, Villacañaseko aintziren garbiketa egon zen, eta hori, berriz, 120 enplegatu boluntariok egin zuten. Horretarako, lanegun batean zona hori garbitzen eta lehengoratzen ibili ziren, eta 150 metro kubiko hondakin bizigabe bildu zituzten, La Gramosa aintzira luzearen ertzetik, horren ertzetatik eta barrualdetik ibiliz.
Ontzien eta bilgarrien kudeaketa iraunkorrari dagokionez, ecoembes deritzonaren bidez enpresak parte hartzen du, zenbait lan-talderekin batera, ontzien kontsumoa murrizteko eta birziklapen mailak handitzeko planen prestakuntzan.
Unilever Entorno fundazioko kidea da, eta partaidetza dauka lan-taldeetan eta zabalkunde jardueretan.

Osasuna
Unileverren apustu nagusienetarikoa kontsumitzaileen osasunaren eta ongizatearen alde lan egitea da. Horretarako, Flora institutua sortu zen; osasunaren eta elikaduraren arloko mundu osoko adituek osatzen dute eta zabalkunde jarduerak egiten dituzte.

Lantokia
Komunikazioa, gardentasuna eta hurbiltasuna sustatzeko, egoitza sozial berria ikusmen-hesi barik diseinatu zen (ez dago hormarik, eta, beharrezkoak izanez gero, adibidez, bilera-aretoetan eta bulegoetan, material gardenezkoak dira), irizpide ergonomikoak aintzat hartuta, argiari, lekuari, altzariei eta abarri dagokienez.

Barruko komunikazioa.
Gardentasunerako bidearen barruko funtsezko beste alderdi bat 2001ean INTRANET martxan jartzea izan da, eta, horren bidez, enplegatu guztiek estrategiari, pertsonei, emaitzei, albisteei eta abarri buruzko informazioa lor dezakete.

Onarpena
Pertsonen ezagupen zuzena bultzatzen eta bilatzen duen politika sustatzen da. Gainera, onarpen guztiak erregistratu eta informazioa pertsona guztien esku dago.

Kontsumitzaileak, osasunaren profesionalak eta komunikabideak
Gainera, enpresaren eginkizunaren barruan, nutrizioa sustatzeko programa bat ari dira ezartzen. Programa hori produktu guztien balorazio prozesuan oinarritzen da, honako faktore hauek aintzat hartuta: gantz asea, trans deritzen gantz-azidoak, azukreak eta sodioa. Halaber, horiek guztiak murrizteko ekintza planak daude. 2005ean 22.000 tona gantz, 6.000 tona azukre eta 1.900 tona sodio ezabatu ziren.
Enpresaren beste helburu bat OMEren gomendioei kasu egitea da, NAOS estrategiaren bidez (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Loditasunaren Prebentzioa); izan ere, Unilever Espainiak horrekiko atxikipena izan du eta zabalkunde ekintzak egin ditu interes talde guztiekin; gainera, Haurrentzako Publizitatea erregulatzeko kodea errespetatzen du.

Hezkuntza
Jarduera nagusien artean, aipagarriak dira unibertsitateekiko akordioak; horien bitartez, unibertsitatea enpresara hurbiltzeko sustapena egiten da.
“Unilever Business Course” deritzona proiektu aipagarria da; enpresak babestu du karrerako azken urtean dabiltzan ikasleentzat; bertan, Marketinga, Salmentak, Finantzak eta Logistika ikasten dira. Irakaskuntza lan hori Unileverren enplegatuek eurek egiten dute, ikasturteko irakasletzat jarduten baitute.

Gizarte erakundeekiko lankidetza
Gizarte erakundeekiko lankidetza politika konpainiaren balioak gauzatzeko modua da Unileverrentzat; horri dagokionez, aipagarria da Alhucemaseko (Maroko) lurrikararen kaltetuei laguntzeko lankidetza, baita UNICEFi tsunamiaren kaltetuentzat egindako dohaintza ere; azken kasu horretan, enpresak berdindu egin zituen enplegatuek egindako ekarpenak.
Bestalde, Banco de Alimentos federazioarekiko lankidetza konpromiso iraunkorra dago, eta produktuak ematen dira gutxien dutenen artean banatzeko.

Lorpenak

  • Korporazioaren estrategiak lortu dituen emaitzen eraginez, enpresa antzeko konpainien rankingean lehenengo postuetan dago.
  • Toki inguruarekiko lotura sendoa.
  • Nazioarteko talde baten barruan egoteak esperientzia eta aberastea dakar tokiko kontsumitzaileen zerbitzurako.

Etorkizunerako urratsak

  • PMO sistema inplementatzen jarraitzea, 2007an bikaintasun maila lortzeko eta “Makigami azterketa” sartzeko.
  • Korporazioaren logotipoa produktu guztietan jartzea, horiek ondo identifikatzeko, edozein markarekin merkaturatu arren.

Agiriak

  • Sozietatearen urteroko txostena
  • Urteroko ingurumen txostena
Data: 2006ko urtarrila