Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Alcoa buruzagi-ikuspegia duen mundu-konpainia da; bere balioak zintzotasunean eta zuzentasunean oinarriturik daude eta Ingurumen, Osasun eta Segurtasun politika argia garatzen du. Bere jarduera aluminioaren produkzioan eta eraldaketan oinarritzen da.
Oinarrizko estrategia horretan oinarrituz, Alcoak erkidegoarekin harremanak izateko plana garatu du, bere iraunkortasun-planean euskarrituz, eta hori inguruko beharrizanen ebaluazioan oinarritzen da.
Alcoa fundazioaren laguntzarekin (1952an sortua, hezkuntzaren, kultura-garapenaren, ingurumenaren eta bizi-kalitatearen aukerak hobetzeko eta indartzeko), erakundeen eta elkargoen proiektuak finantzatzen ditu, erkidegoaren (Amorebieta eta ingurua) bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, hezkuntzaren, ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren arloan.
Jarduketa-plana bi jarduketa-ildoren bidez garatzen da: “Ekintza” eta “Adore” planak.
• Ekintza plana, izan ere, erakunde edo elkargo batek sustaturiko proiektua da, egunero garatzen dena, eta bertan, gutxienez Alcoako 10 langilek hartzen dute parte. Gainera, Alcoak 3.000 dolar ematen dizkio sustatzaileari.
• Adore planak saritu egiten ditu irabazi asmorik gabeko erakundeekin erkidegorako proiektuetan laguntza ematen duten Alcoako enplegatuen banakako ahaleginak. Horretarako, urtean gutxienez 50 ordutan gizarte-erakunde batean lan egin duen enplegatu finko bakoitzak proposamena egin ahal dio erakunde horri, laguntza jakinen onuraduna izateko.
Plan hauen hasieratik, Amorebietako plantan, 225.000 dolarreko laguntzak eman dira; ondoren, garrantzitsuenetariko batzuk daude jasota: