XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Cie Automotive)

CIE AUTOMOTIVE

Jarduera: Automozioko osagaiak
Herria: Abadiño (Bizkaia)
Web: www.cieautomotive.com
Sortze-urtea: 2002
Langile kopurua: 9000

Gertaera Nagusiak:

Egaña Industria Korporazioa

  • 1962. Egaña sozietate sortu zuen, eta horrek estanpazioan eta enbutizioan jarduten du.
  • 1997. Egaña Industria Korporazioa eratu zuen. GSB (Euskadiko Siderurgia Taldea)
  • 1939. Acerías y Forjas de Azkoitia (Afora) sortu zuen.
  • 1993. Euskadiko Siderurgia Taldea (GSB) sortu zuen, Patricio Echeverríaren enpresa (altzairuaren eta forjaren fabrikazioa) integratuta. CIE Automotive
  • 2002. CIE Automotive korporazio berria sortu zuen, CIE eta AFORASA batuta.

Jardunbide Egokiaren Deskribapena:

Cie Automotive Burtsan kotizatzen duen osagaien eta azpimultzoen estatu-hornitzaile bakarra da, eta bere sektorean kotizatzen den talde urrietariko bat. Posizio horren eraginez, enpresak indartu egin ditu akziodunari balioaren hazkundea, kudeaketaren gardentasuna eta proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko tresnak. Gainera, epe luzerako etorkizuna duen proiektua da, eta, beraz, konpromisoa dauka erantzukizun sozialaren arloan, bere jarduera jasotzen duten eremu geografikoan.

Enpresaren kudeaketa-eredua EFQMaren printzipioetan oinarritzen da; bere mekanismoen helburua, izatez ere, enpresako profesionalak interes taldeen beharrizanak eta itxaropenak betetzeko finkaturiko helburuekin nahiz konpromisoekin bat egitea da. Horrela, ESKaren eta taldearen estrategiaren arteko lotura berezkoa da, hau da, bata ez da ulertzen bestea barik.

ESKaren arloko konpromisoa islatzen duten ekintza-ildo nagusiak:

Aurreratu programa:
Kudeaketa-programa honen helburua bikaintasuna da, taldeko unitate guztietan aplikatzen den etengabeko hobekuntza-prozesu baten bidez. Programaren helburua bertako profesionalak enpresaren kudeaketa-ereduarekin eta konpromisoekin bat egitea da, honako alderdi hauek sustatuz: ikuspegi partekatua sortzea, hizkuntza komuna sustatzea, metodo sistematikoak garatzea eta ebaluazio komuneko tresna bat edukitzea.

Programak honako hau ahalbidetu du:

  • 100 pertsona baino gehiagoko barne-eraketa, EFQM bikaintasun ereduan 8 enpresaren kanpo-kontrastea, ebaluatzaile-klubarekin.
  • Euskaliten 5’ s errazte-klubeko partaidetza.
  • “World Class Lean Manufacturing” zuzendarien heziketarako barne-programa; Japonian garatu da, Lean Manufacturing deritzoneko praktikarik onenak ezagutzeko.

Kalitatea eta ingurumena:

  • Planta guztiek Iso TS:16949:2002 ziurtagiria dute, produktua diseinatzearen jarduera ere barne.
  • Enplegatuen %70ek ISO 14001 arauaren arabera ziurtaturiko ingurumen-prozedurak erabiliz egiten dute euren lana.
  • IPPC araua betetzen da, isurpenei eta isurketei buruzkoa.
  • Energia-eraginkortasunerako plan bereziak; prozesuetan aldaketak eta inbertsioak egiten dira, energia elektrikoaren eta gas naturalaren kontsumoa hobetu ahal izateko.
  • Birziklapena: 40.000 tonaren barne-kudeaketa, altzairuaren eta aluminiozko aparraren fabrikaziorako, korporazioaren findegi batean.
  • Lehengaien kontrola eta milioi 1 euroren erabilera (2005ean), enpresak naturan sorturiko eragin kaltegarria murrizteko.
  • Bionor Transformación, S.A. enpresan kontroleko partaidetza bat lortzea eta erregai ekologikoen munduaren aldeko apustua egitea.

Prebentzioa:

  • Arriskuen ebaluazioa etengabe gaurkotzea: lanpostuen eta inguruaren azterketa sistematikoa, arriskuak detektatzeko eta ezabatzeko. SAP EHS
  • Prebentzioaren arloko kudeaketa-sistema, enpresa guztientzat, OSAS 18001 arauan oinarrituz, eta lankidetza-programa, kontratuekin eta azpikontratuekin.

Lanbide heziketa eta garapena:

  • Ebaluazioa eta garapena, MODerako polibalentzia matrizeen bidez, 2003tik.
  • Lanbide Garapenerako Programa (LGP), 2003tik.
  • Management Learnig Center (MLC), 2004tik.
  • Trainee Programa, titulua lortu berria eta gaitasuna duten gazteentzat, 2004tik.
  • Kudeaketako Goi Ikastaroa, CIE Automotive, 2006tik.

Lorpenak:

  • Lehiakortasuna handitzea, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eragina eta horren hobekuntza kontrolatzean.
  • Pertsonen konpromiso eta partaidetza maila handitzea.
  • ESKren arloko politikak erabiltzeari esker, enpresak posizio berria lortu du, gizarte-aldaketaren protagonistatzat, eta horrela, enpresaren irudia eta ospea hobetu egin dira.

Hurrengo Urratsak:

  • Aurrerantzean ere oraingo ildotik jarraitzea eta, taldeak atzerrian duen hazkundea aintzat hartuta, ezarkuntza berriak dituzten herrietan sakontzea. Data: 2006ko abendua.