XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Cafes Baqué)

CAFES BAQUÉ S.A

Jarduera: Kafea eta eratorriak txigortzea eta merkaturatzea.
Merkataritza-markak: Cafés Baqué, Cafés Greiba
Herria: Iurreta (Bizkaia)
Web: www.baque.com
Sortze-urtea: 1966
Langile kopurua: 115

Gertaera Nagusiak:

  • 1966. Enpresa sortu zen S.A. gisa, baina familia-enpresa 1918an sortu zen.
  • 2000. Txigortzeko eta ontziratzeko instalazioak berritzeko prozesua hasi zen.
  • 2001. Baqué Fundazioa sortu zen, inguruarekiko lankidetza-jarduketa guztietarako irizpideak eta jarduketa-ildoak ezartzeko.
  • 2003. Konpainia hedatzeko prozesua hasi zen. Errioxako CAFÉS GREIBA txigortze-enpresa erosi zuen.
  • 2005. EFQMan oinarrituriko kalitate-printzipioak hartu ziren.
  • 2006. Egituraturiko planteamendua eta lerrokadura, enpresa-estrategiaren eta ESK estrategiaren artean.

Jardunbide Egokiaren Deskribapena:

Cafés Baqué Euskal Autonomia Erkidegoko kafe-txigortzaile nagusienetariko bat da; familia-enpresatzat sortu zenetik, aparteko sentsibilitatea izan du, gizarte-inguruarekiko hurbiltasuna mantentzeko. Planteamendu hori, hasieran, sortzaileen balioen eraginezkoa izan zen, eta orain finkatu egin da, enpresaren faktore bereizgarritzat.

Gaur egun, erkidegoarekiko laguntza- eta lankidetza-jarduera guztiak Baqué Fundazioaren bidez bideratzen dira, Fundazioa helburu horrexekin sortu baitzen.

Jarduera soziokulturalak eta kirolekoak sustatzeko konpromisoa.

Baqué enpresak ahaleginak egiten ditu eskola adineko eta beheko mailetako kirola sustatzen duten klubei eta elkarteei laguntzeko eta, horrela, funtsezko balioak sustatzeko; esate baterako: esfortzua, elkartasuna, konpromisoa eta talde-lana. Horrela, batez ere, 10-17 urte bitarteko gazteen hezkuntza-garapena sustatzen du. Ondoren, horren adibiderik adierazgarrienak adieraziko ditugu:

  • 30 urteko lankidetza Durangoko Tabirako saski-baloi klubarekin, eta bertatik 500 haur igarotzen dira urtero.
  • 28 urte gizonen eta emakumeen txirrindularitza sustatzen, hasi eskoletatik eta amateurren kategoriara.
  • Esku-pilotako Baqué txapelketa. 22 urtetan kadete eta gazte kategorietako txapelketa baten babesle bakarra izan da.
  • Kultura-jarduera asko sustatu ditu; adibidez: xakeko eskola-topaketak, euskararen sustapena (ikastolen konfederazioaren bidez), janari-bankua, arte eszenikoak, 3. adineko taldeak, etab.

Barne-konpromisoa langileekin.

Urteetan zehar, finkatu egin da enpresaren elkartasun-izaera, eta hori alderdi oso zehatzen bidez islatzen da:

  • Barne-komunikazioko plana, hurbiltasunean eta zuzeneko irismenean oinarrituz.
  • Ordainketa sektorekoa baino %15 handiagoa da.
  • Egonkortasuna eta segurtasuna enpleguan.
  • Bizitza pertsonala eta lanbidekoa adiskidetzeko malgutasuna.

Lorpenak:

  • Lehenengoak markan eta salmentan.
  • Kafe-marken “Top of mind” deritzona.
  • % 1eko kanpo-errotazioa.

Hurrengo Urratsak:

  • Enpresaren Erantzukizun Sozialaren arloko diagnostikoa eta jarduketa-plana, Xertatu ekimenaren eremuan. Data: 06ko urria.