Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
DTS Oabe 2003an sorturiko mikroenpresa da; bere helburua produktu biozidak garatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea da, Ingurumen eta elikadura osasunerako, legionela kontrolatzeko eta zura babesteko. Proiektuaren jatorritik, sustatzaileek sektorea hobetzeko apustua egin dute, eta hobekuntza hori osasunaren eta ingurumenaren gaineko eraginean oinarritzen da. Konpromisoa bi alderditan gauzatu da:
Ondoren, adibiderik adierazgarrienetariko batzuk azalduko dira:
Berrikuntza, lehengai arriskutsuen erabilera murrizteko. Arlo honetan, Nupilac Hidro produktua garatu da; horren helburua alde onak mantentzea eta alde txarrak ezabatzea da, disolbagarri organikoetan oinarrituriko betiko lakei dagokienez. Enpresak garaturiko laka uretan oinarritzen da eta horrek ordeztu egiten ditu orain arte erabilitako produktuak. Horrela, sorturiko laka intsektizida iraunkorra eta eraginkorra da, erraz aplikatzekoa; berehalako eragina dauka, ez du toxikotasun dermikorik nahiz arnasketa mailakorik, ez da sukoia, ez du berriro sartzeko eperik eta ez du gas-isurpenik egiten atmosferara.
Kudeaketa
Garapen iraunkorrarekiko konpromisoa, bestalde, ingurumen-hobekuntzako plan antolatu batean gauzatu da; bertan, enpresaren eguneroko kudeaketaren ekimen batzuk jasotzen dira: