Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Fuchosa grafito esferoidala galdatzeko enpresa da eta pieza kritikoen nahiz segurtasuneko piezen fabrikazioan espezializaturik dago, automozioko sektore osagarri baterako. Disko-balaztako urkilen Europako fabrikatzaile nagusia da, %50etik gorako kuota du merkatuan, eta bere produkzio-gaitasuna urteko 40.000 tonakoa da.
Enpresak enpresen erantzukizun sozialaren funtsezko alderdietan sakondu du, bere plan soziala hedatuta, eta hori funtsezko lau ardatzetan egituratzen da: 1. Garapena eta eskumenak, 2. Lanaren baldintzak eta antolamendua, 3. Barruko komunikazioa eta giroa, eta 4. Prebentzioa eta ingurumena.
Prozesu horretan zeharkako alderdirik garrantzitsuenetariko bat enpresaren kultura-eraldaketa izan da, gerentzia eta zuzendaritza taldea aldatzearen eraginezkoa; horrela, gauzak egiteko modu berriak eta enpresa-kultura berdintasunezkoagoa sartu dira enpresan.
Sustapen horren ondorioz, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko plan bereziak sortu dira, eta gainera, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten talde berriak sartu dira enpresan.
Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko ekintzak:
• Emakumea orain arte gizonena izandako sektore batean sartu da. Fuchosak, hasieran, produkzio-puntak lanpostu berezietan lantzeko sartu ditu emakumeak, eta gero, emakumeen taldearen sarrera bultzatzeko politika ezarri du; horrela, lanpostu egonkorrak sortu eta lanpostuen nahiz atalen sorta handia ireki du.
• Lanbidearen garapena eta sustapena. Enpresak hobari handiak lortu ditu emakumeak hartuta, eta emaitzek horixe jartzen dute agerian: zehaztasun eta kalitate handiagoa amaituriko produktuan, absentismo nahiz istripu kopuru txikiagoa, erantzukizun handia eta taldeen koordinaziorako gaitasun onak. Talde horretan detektaturiko gaitasunak eta koordinazioko trebetasunetan nahiz tekniketan trebatzeko planak funtsezkoak izan dira talde hori erantzukizuneko postuak lortzen joateko.
• Emakumeen polibalentziaren aldeko barne-hedapena. Sentsibilizazio-ekintzak abiatu dira, emakumeei jarduera berriak hartzeko adorea emateko.
• Familiako bizitza adiskidetzeko neurriak. Familiako bizitza adiskidetzeko neurriak ezarri dira, oraingo lege-eremua gainditzen dutenak; horrela, lanaldia murriztea eta txanden bidezko malgutasuna ahalbidetu dira, euren familia-egoerak zein egoera pertsonalak aintzat hartuta hori behar duten pertsona guztientzat.
Ezinduen taldea sartzeko ekintzak:
Gaur egun, Fuchosan 10 ezindu dabiltza lanean, hau da, langile kopuru osoaren %3,6; gainera, laster ehuneko hori %4koa izatea nahi da. Talde hori sartzeko, honako neurri hauek ezarri dira:
Enpresaren erantzukizun sozialaren partaidetza-ikuspegia:
Ekintzak garatzen joateko, Fuchosaren ustez, ezinbestekoak dira benetako interesaren eta partekaturiko konpromisoaren irizpideak, bai zuzendarien eta bai langileen artean. Ikuspegi horretan oinarrituta, enpresa barruko kontsulta-prozesua abiatu da, enpresa-erantzukizuneko ekimen sozialekiko sentikortasuna eta interesa identifikatu ahal izateko, eta horren emaitzak baliozkoak izango dira enpresaren etorkizuneko ekimenetarako.