Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
1989an sortu zenetik Norbolsa S.V., S.A. sozietatearen garapen-estrategia funtsezko bi euskarritan oinarritu da: kalitatea eta berrikuntza. Bi alderdi horiek bezeroari begira garatu dira, baina ez horren itxaropenak eta eskariak betetzeko bakarrik: horrek etorkizunean izango dituen beharrizanei aurrea hartzeko ere bai. Horri dagokionez, azken joerak eta aurrerakuntzak jaso dira, eta gainera, erabiltzailearentzako zerbitzu osagarriak garatu dira.
Bide bereizgarri hori eragin duen iritzia: konpainiaren aurrerakuntza pertsonek eragiten dute, euren profesionaltasunaren, enpresako kide izatearen sentimenduaren, enpresako helburuekin eta garapenarekin identifikatzearen bidez. Estrategia hau islatzen duten jarduketa-ildo nagusiek funtsezko 3 ardatz dituzte: bezeroak, pertsonak eta gizartearekiko konpromisoa.
Bezeroak:
• Bezeroen poztasuna neurtzeko 2 tresna ditu enpresak: inkestak eta bezeroaren termometroa. Horietan oinarrituz, berrikuntza zerbitzu eta lankidetza berrien eran proiektatzen da.
• Bezeroaren arretaren arloko eta sistemen arloko pertsonek osaturiko unitate berria sortu da, bezeroengana gehiago hurbiltzeko, zentzu kualitatiboagoan. Sistema horrek bezero bakoitzaren jarraipen estua egiteko aukera ematen du.
• Horri esker, enpresak zerbitzua nazioartean hedatzeko laguntza ematen die bezeroei; gaur egun, izan ere, sortzen diren bitartekaritza-artekaritza guztien %25 nazioarteko merkatuetatik datoz.
• Europako MiFID Zuzentaraua indarrean sartu baino lehen, Norbolsa jarduketa jakinak garatzen ari da, barne-prozesuetan eta bezeroekiko nahiz azken inbertitzailearekiko harremanetan gardentasuna sustatzeko. Plan honen barruan, besteak beste, honako elementu hauek sartzen dira: jokabideko barne-araudia, merkaturatze- nahiz informazio-prozeduren gida eta bezeroekiko jardunaldiak (azken inbertitzailearengana iristen diren ekintzak sustatzeko).
Pertsonak:
• Langileriaren zati handiak parte hartzen du 2006-2010eko plan estrategiko berriaren prestakuntzan.
• Pertsonen lanbide-garapena funtsezko gakoetarikoa da enpresarentzat. Banakako helburuen sistema dago eta horiek lerrokaturik daude helburu orokorrekin; halaber, langile bakoitzaren gaitasunak ebaluatzeko prozesua dago eta horrek laguntza ematen du enplegatuen lanbide-garapena proiektatzeko. Lanbide-garapeneko beste elementuetariko bat, bestalde, pertsonak berrikuntza-proiektuetara lotuta gauzatzen da, eta horrela segurtatu egiten da motibazioa, proiekzioa eta lanbide-hazkundea pertsonentzat.
• Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko politika argia dago, eta hori emakumeak enpresako maila guztietan duen presentzian gelditzen da agerian. Enpresak bizitza pertsonala eta lanbide-bizitza konbinatzeko sistema malgua garatu du.
Konpromisoa gizartearekin:
• Zerbitzuen weba euskaraz eta denbora errealean duen sektoreko enpresa bakarra da.
• Norbolsak buruzagitza-eginkizuna dauka, EAEko finantza- eta burtsa-iritziaren eraketan.
• Norbolsak bere jardunbide onak partekatu eta EESaren aurrerakuntza sustatzen du, zenbait programatan eta forotan.