XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Judo (Social Ware, S.L.))

JUDO (SOCIAL WARE, S.L.)

Jarduera: Soziologia
Herria: Bilbo (Bizkaia)
Web:www.judosocialware.com
Sortze-urtea: 2000
Langile kopurua: 30

Gertaera Nagusiak:

  • 2000. 4 kide sustatzailek enpresa sortu zuten.
  • 2000. Teknologia Berrien Ekimen Ekintzailerik Onenaren saria Bilbon.
  • 2000. Kapitala handitzeko lehenengo fasea, eta bertan, kide sustatzaileek ez ezik, SEED CAPILTAL BIZKAIA kapital-sozietateak ere parte hartu zuen.
  • 2001. Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustatu saria.
  • 2001. Lehenengo saria “Garapen 2001. Euskadiko Enpresa Berria” izenekoan.
  • 2003. Europako finalista, Eurowards deialdiko sarietan, Hazi kategorian.
  • 2004. Kapitalaren bigarren handitzea, beharrezko ikerketa-intentsitateari aurre egiteko; Estatuko Zientzia eta Teknologia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak esku hartu zuten.
  • 2004. ASOMO produktua merkaturatzea: gizarte-giroa interneten aztertzeko software-tresna berria.
  • 2004. Nazioartera zabaltzeko plana, ICEXen bidezkoa (Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutua).

Jardunbide Egokiaren Deskribapena:

IKTen arloan balioaren transferentziarako sistemen garapenean espezializaturiko ikerketa talde batek sortu zuen, 2000. urtean; Social Ware enpresa Webmining erreminten (ezagupena lortzeko eta aurkitzeko erremintak, interneteko informazioa erabiltzen dutenak) garapenera eta ustiapenera orientatu da.

Sozietateak Enpresaren Erantzukizun Sozialerantz duen ikuspegia ondoen islatzen duten alderdi nagusiak honako hauek dira:

Kalitate-kontrola.

Social Ware enpresaren ohiko jardueraren prozesu guztiak hazteko nahiz garatzeko eta, beraz, erakunde berritzailetzat arrakasta lortzeko, kalitate-politikak sartu behar izan dira enpresaren arlo guztietan.
Kontrol-, dokumentazio- eta hobekuntza-sistemarik garrantzitsuenak, izan ere, prozesuen eta proiektuen kudeaketarako oraingo sistemari aplikaturikoak dira. Horri dagokionez, prozesu sistematizatuak ezartzen dira, baliabide materialen eta giza baliabideen egituren neurria handitu ahala.

Antolamendu mailako alderdiak.

• Enpresan, sortu zenetik bertatik, erantzukizunak banatzearen aldeko antolamendu-joera dago; hain zuzen ere, sare horizontaleko antolamendurako joera dago, maila hierarkiko ahalik eta txikienekin.

• Erabakiak hartzeko prozesuak, bestalde, lan-taldeen barruko eztabaidaren eta adostasunaren bidezkoak dira, eta sistema horrek pertsonen gehieneko inplikazioa bermatzen du.

• Komunikazioa, hurbiltasuna eta gardentasuna errazteko, ikusmen-hesirik gabeko bulegoa diseinatu zen (hormarik gabea).

• Enpresan lan egiten duten pertsonen lanbide-garapena funtsezko elementua da; horretarako, lanpostuetan lanbide-karrera garatzen da, bezeroei emandako balio erantsian eta I+G proiektuetako partaidetzan oinarrituz.

• Enpresak, hasieratik bertatik, aniztasunean oinarrituriko ikuspegia lortu nahi izan du, horrela, talde profesionala kultura eta hizkuntza desberdineko pertsonek osatzen dute, eta horrek gizarte- eta lanbide-aniztasuna bermatzen du. Ezaugarri hori funtsezkoa da enpresaren hazkunderako.

• Malgutasuna (ordutegiak, oporrak, etab.), bizitza pertsonala eta lanbide-bizitza adiskidetzeko.

EES kontzeptuaren garrantzia hedatzeko konpromisoa.

Enpresak EES kontzeptua hedatzeko laguntza ematen du, “Asomo” produktuaren bidez; gainera, erakundeei laguntza ematen die, euren bezero estrategikoek enpresaren EES jarduerei buruz duten ikuspegia neurtzeko; horrela, bete egiten dute arlo horretan dagoen hutsunea.

Lorpenak:

  • Europan ekimen berritzailetzat hartzen da.
  • Hazkunde iraunkorra dauka.

Hurrengo Urratsak:

  • Aurrerantzean ere I+G deritzonaren aldeko apustua.
  • Nazioarteko zabalkundeari loturiko hazkundea.
  • Sistematizazioa. Data: 2006ko uztaila