XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Jardunbide egokiak (Torrezuri)

BEASKOA, ELORRIAGA ETA IRIBAR, S.L. (TORREZURI – Servicios de Atención Integral Sociosanitaria)

Jarduera: Adinekoentzako edo ezgaitasunak dituzten pertsonentzako arreta soziosanitarioko zerbitzuak: Egoitza, eguneko zentroa, medikuntza zentroa, birgaikuntza zentroa, etxez etxeko arreta zerbitzua, ospitaletan laguntzeko zerbitzua, etxez etxe janariak zabaltzeko zerbitzua eta telelaguntza.
Herria: Gernika - Lumo (Bizkaia).
Weba: www.torrezuri.com
Fundazio urtea: 1998.
Plantilan, guztira: 20 pertsona.

Gertaera Nagusiak:

  • 1998ko urria: BEASKOA, ELORRIAGA ETA IRIBAR, S.L. (TORREZURI – Servicios de Atención Integral a la Persona Mayor) enpresa sortu zen.
  • 1999ko maiatza: TORREZURI egoitza eta eguneko zentroa zabaldu zen.
  • 2006ko urtarrila: Plan estrategikoa garatu zen eta horren arabera aldatu egin zen enpresaren merkataritzako izena, aurrera antzean TORREZURI – Servicios de Atención Integral Sociosanitaria izena hartuz. Horrela jaramon eta arreta zerbitzuak beste talde batzuetara zabaldu ziren adineko pertsonen atala gaindituz. Halaber, beste zentro eta izaki batzuen kudeaketari ekin zitzaion.
  • 2007ko martxoa: Kalitate sistema propioa ezarri zen (kalitatea bermatzeko barruko sistema), hobekuntza iraunkorrerako sistema moduan. Sistema honek aukera ematen du TORREZURIren kudeaketan interes taldeen esku hartzea sortzeko (enpresan lan egiten duten pertsonak, erabiltzaileak, senideak, hornitzaileak eta gerentzia).
  • 2006ko ekaina: ISO 9001-2000 ziurtagiria lortu zen (kalitatearen kudeaketa) eta baita ISO 14001-2004 (ingurumeneko kudeaketa) ziurtagiria ere. Datuak babesteko sistema garatu zen, hots, abenduaren 13ko 15/99 LEGE ORGANIKOAK ezarri duena betez.
  • 2007ko martxoa: Enpresa kontziliatzailearen ziurtagiria lortu zuen familiako bizitza eta bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri bihurtzeko AURRERATU Proiektuaren bidez.
  • 2007ko ekaina: CEOMA saria (Confederación Española de Organizaciones de Mayores) estatu osoan “Loturarik gabeko” lehen zentroa izateagatik “Torrezurin lotura barik – En Torrezuri sin ataduras” bere proiektuaren bidez. Egoitzen Bikaintasunezko Kudeaketaren JÚBILO Sariak jasotzeko hautagaia da.
  • 2007ko uztaila: SGE 21:2005 ziurtagiria lortu zuen, FORÉTICArena (Etika eta Enpresen Gizarte Erantzukizuna Kudeatzeko Sistema).

Jardunbide Egokiaren Deskribapena: BALOREEN ARABERAKO KUDEAKETA, KUDEAKETAREN KALITATEA, BIZI KALITATEA, GARAPEN IRAUNKORRA ETA ETIKA

Torrezuri (Beaskoa, Elorriaga eta Iribar, S.L.) enpresaren xedea adinagatik, ezgaitasun edo ezintasun fisikoren edo mentalen bat pairatzeagatik ostatua, mantenua eta jagoteko zerbitzuak behar dituztenei laguntzea da. Ondore horretarako egoitza eta eguneko zentro bat ditu; aldi berean laguntzaren arloko beste zerbitzu batzuk ematen ditu (birgaikuntza, medikuntza zentroa, etxez etxeko laguntza…).

Sortu zenetik osasun arazoak edo arazo sozio-familiarrak dituzten pertsonak lagundu ditu eta senideekin arazoak dituzten familiei laguntzen die horrela familia horiei ere bizi kalitatea zuzkitzen lagunduz.

Enpresaren kulturaren oinarria bere helburuan eta baloreetan dago horietan jasota geratzen baita interes taldeen asebetetasuna, pertsonen garapena, ingurumena eta etikaren babesa eta erabiltzaile eta familiekiko tratuan maitagarritasuna eta laguntza lortzeko eratuta dagoela. Enpresa kultura horrek eraginak ditu ondoko arlo hauetan:

- Kanpoko berezoa: Erabiltzailea eta bere familia, erakunde publikoak, erabiltzaileen laguntzaileak eta lagunak, informazioa eskatzen duten pertsonak, beste enpresa batzuetatik datozen hornitzaileak (garraiolariak, garbitzailea, postaria, etab.) eta, oro har, sozietatea.

- Barruko bezeroa: Oro har enpresa bera eta, bereziki, enpresan lan egiten duten pertsonak.

Kultura hori praktikan islatzeko ekimen asko burutzen dira eta horien artean ondoko hauek azpimarra daitezke:


1) Langileen inplikazioa

Torrezurin harreman mota gardena erabiltzen da, irekia eta enpresan lan egiten duten pertsona guztien arteko lankidetzan oinarritzen dena. Horren guztiaren adibide moduan hiru jarduera azpimarra daitezke:

- Torrezurin lan egiten duten pertsona guztiek harpidetu behar duten kontratu morala, enpresaren baloreak jasotzen dituena: erabiltzailearen eta enpresan lan egiten duten pertsonen zoriontasuna, maitasuna, begirunea, kalitatea, konpromisoa, zintzotasuna, giro alaia, elkarrizketa, leialtasuna,… bilatzea.

- Ogibidesarien politika, betelanen 360º-ko ebaluazioan oinarritzen dena. Abiaburua ogibidesarien sistema mistoa da (finkoa eta aldakorra) zerbitzuaren kalitate helburuen, kulturaren aplikazio egokiaren, kostuen murrizketaren eta abarren arabera. Hori betearazteko Urteko Betelanen Ebaluazioa erabiltzen da eta horretan enpresan lan egiten duten pertsona guztiek ebaluazioa egiten dute eta, aldi berean, gainerako lankideen ebaluazioa jasotzen dute; halaber, pertsonak bakoitzak bere burua ebaluatzen du. Objektiboa izan dadin, bezeroek ere esku hartzen dute.


- Familiako bizitza eta bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri bihurtzeko AURRERATU Proiektuan parte hartzea.


2) Kudeaketa Integraleko Sistema

Torrezurik kalitatea kudeatzeko sistema integrala du abaian (ISO 9001 ziurtagiria), ingurumeneko bat (ISO 14001 ziurtagiria) eta gizarte erantzukizuneko bat (SGE 21:2005 ziurtagiria, FORÉTICArena) eta aurrera egiten ari da enpresa bikaintasunerako Premie metodologiaren aplikazioan. Oro har hobekuntza iraunkorrerako kalitate sistema da, azken finean bezeroaren eta interes taldeen asetasuna lortu nahi duena.

Kudeaketa sistema parte hartzeko bitarteko moduan planteatu da eta horrela zentroak ematen dituen zerbitzuei dagokienez euren interesekoak diren gaietan parte hartu eta erabakitzeko aukera dute. Horretarako “Barruko kalitaterako bermea eta batzorde etikoa” jarri dira abian eta horietan zuzendaritzak, langileek erabiltzaileek eta senideek eta hornitzaileek parte hartzen dute eta enpresak ematen dituen zerbitzuen hobekuntza aztertzen dute.


3) “Torrezurin lotura barik – En Torrezuri sin ataduras” Egitaraua.


Torrezuri Egoitza eta Eguneko Zentroak egitarau horren bidez garatu duen politika du. Horren abiaburua “Desatar al anciano y al Enfermo de Alzheimer” egitaraua da, Fundación Iberdrola eta Ceomarena.

Egitarau horren hasierako helburua pertsona erabiltzaileekin loturarik ez erabiltzean datza, horien egonaldiaren baldintzak eta askatasun eta duintasunean hobetuz. Lehenengo eta behin lotzea ez den beste edozein alternatiba erabiliko da eta lana horiek erabiltzeko beharrizanik egon ez dadin antolatzen da, horrela istripuen arriskuak gutxituz. Pertsona lotzea beti da azken irtenbidea eta, beti ere, protokoloak betez eta era profesionalean egiten da.

Lorpenak:

  • Torrezurik eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea enpresa kultura sendoan oinarritzen da. Kultura horren abiaburuak batez ere BALOREAK dira, eta KUDEAKETAKO BERRIKUNTZAREN garapena.
  • Torrezurik eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea honako kate honi esker lortu da: BALOREEN KUDEAKETAREN ezarpena - BARRUKO BEZEROAREN asetasuna - Enpresan lan egiten duten pertsonen inplikazio handia - KALITATE POLITIKA “SENDOA” ezartzea, “GIZARTE ERANTZUKIZUNEZKOA” ETA “BERRIZALEA” – Interes taldeen inplikazioa - KALITATEA KUDEAKETAN eta KALITATEA BIZITZAN - KANPOKO BEZEROAREN asetasuna: ZERBITZUAREN KALITATEA
  • Horri guztiari esker zilegi izan da egitarau berrizaleen garapena, berbarako “Torrezurin lotura barik – En Torrezuri sin ataduras”. Egitarau horri esker Torrezuri Egoitza eta Eguneko Zentroa CEOMA saria (Confederación Española de Organizaciones de Mayores) jaso du estatu osoan “Loturarik gabeko” lehen zentroa izateagatik. Halaber, Egoitzen Bikaintasunezko Kudeaketaren JÚBILO Sariak jasotzeko hautagaia da.

Hurrengo urratsak:

  • 2007ko azaroa: Enpresa bikaintasuneko PREMIE EGITARAUAREN ezarpena hasiko da.
  • Premie garatu ostean, EFQMra jauzia emango da.
  • Torrezuri kudeaketa sistemaren irekiera eta sistema hori beste zentro batzuetan eta zerbitzu soziosanitario batzuetan aplikatzea, hala propioetan eta beste batzuenetan nola pribatu zein publikoetan.
  • Kudeaketa etikoko bere sistema sendotzea, adibidez “Acercando a los Mayores y los Jóvenes – Nagusiak eta Gazteak Hurbilduz” egitarauarekin eta besteren pentzudan bizi behar duten adineko eta pertsonen sendode/zaintzaileentzako ikastaroa.
  • Aurrera antzean ere Kudeaketako Berrikuntzaren aldeko apustua egitea eta teknika soziosanitario eta eskaintzen den zerbitzuan gerontologikorik modernoenak aplikatzea.
Data: 2007ko uztaila