Egin zaitez xertatu aldizkarien harpidedun:
Xertatu:adi Enpresari bere gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da.
Xertatuk EGEean gakoak eta funtsezkoak diren alderdi batzuei buruzko azterlanak sustatu ditu.
EGE eta lehiakortasuna
Enpresen lehiakortasunaren eta gizarteari dagokionez erantzukizunezkoak diren horien egineren arteko erlazioaren arloan dauden lan askoren bilketa bibliografikotik abiatzen den meta-azterlana. Lan hau Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren lankidetzarekin egin da.
EGE Bizkaian
EGEak Bizkaiko enpresen artean duen ezarpenari buruzko lau azterlan, 2003, 2004, 2005 eta 2006an egin zirenak. Azterlan horien egitura eta metodologia desberdina da. Lehenengoa Novia Salcedo Fundazioarekin batera egin zen eta CEIS-Deustok garatu zuen Ikeiren zuzendaritza teknikoarekin. 2004koa EHUko Gizartek ikerketa-taldearen laguntzarekin eratu zen eta beste biak Behatoki enpresaren bitartez eskema berbera jarraituz .
CSR Vaderegio (EGE eta toki administrazioak)
Europako proiektu honen barruan erregio batzuetako erakundeek esku hartu dute. Gure kasuan aitzindaria Novia Salcedo Fundazioa izan da eta helburua Europako erregioetako agintariek EGEen sustapenean praktika egokiak identifikatzea eta konpartitzea da.