XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Xertatu Azterlanak (EGE eta lehiakortasuna)

EGE erronka berria da enpresentzat. Baina horietako askok hurbilketa hori lehiakortasuna galtzeko beldurrez egiten dute, bitartekoak desbideratu behar direlako enpresaren garapenerako alde berrietara.

Horregatik Xertatu hasieratik planteatu zuen EGE eta enpresen lehiakortasunaren arteko erlazioari buruzko azterlana. Egin den azterlanean ondorioak atera dira enpresen lehiakortasunaren eta gizarteari dagokionez erantzukizunezkoak diren horien egineren arteko erlazioaren arloan dauden lan askoren bilketa bibliografikotik abiatuta.

Lan hau Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuaren lankidetzarekin egin da.

Azterlan horren emaitzako ondorio nagusia izan da egon dagoela erlazio positibo txikiren bat EGE eta enpresen lehiakortasunaren artean. Hori gorabehera, baieztatu egin daiteke enpresaren barruko gizartearekiko erantzukizunezko praktikek ez dutela eragin negatiborik horren emaitza ekonomikoetan.