XERTATU XERTATU logotipoa

Data

asteartea, 2010.eko irailak 7

:Zer eskaintzen du xertatuk

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

EGE-ren kudeaketa ikastaroa (EGE-ren kudeaketa ikastaroa)

Xertatu ekintza planen barruan, 2007ko otsailean EGE-ren kudeaketa ikastaroa egin zen, APD-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak (Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila) antolatuta.

Ikastaroak 22 orduko iraupena izan zuen, eta lau saiotan egituratu zen:
- EGE zer da? zergatik? zertarako?
- EGE sistematizatu daiteke? EGE-ren kudeaketa ereduak
- Barneko eta kanpoko EGE
- EGE-ko komunikazioa

Ikastaroaren edukia praktikoa izan zen batez ere, EGE-n parte hartu zutenak euren erakundeetan modu sistematikoan eta integratuan EGE kudeatzen has zitezen.

Ikastaroan neurri eta geografi hedadura desberdinetako hainbat enpresaren esperientzia praktikoa entzuteko aukera egon zen.

35 pertsona bertaratu ziren, eta oso modu positiboan baloratu zuten ikastaroaren garapena.

1. saioa: EGE zer da? zergatik? zertarako?

Saioaren helburua EGE-ren inguruko mugimenduen nondik norakoak azaltzea, eta mugimendu horiek interpretatzen eta praktikan jartzen jakin duen "business case" bat erakustea, adibide gisa.


2. saioa: Sistematizatu egin daiteke EGE? EGE-ren kudeaketa ereduak

Saioaren helburua: EGE kudeatzeko egin diren proposamen desberdinen ikuspegia eskaintzea, eta hurbilketa desberdinak nola erabili eta integratu jakiteko pistak ematea.

Esperientzia praktikoak

3. saioa: Barneko eta kanpoko EGE

Saioaren helburua: barneko EGE-n barne hartutako zenbait aspekturi buruz mintzatzea (parte-hartzea, laneko giroa, laneko osasuna, akziodunentzako informazioa…) eta kanpokoan ere bai (hornitzaileen homologazioa, ingurumenaren kudeaketa, gizarte ekintza…), aspektu horietako aurrerapen pista batzuk emateko.

Esperientzia praktikoak (barne EGE)

Fitxategi erantsiak:

Fuchosa (2.103,69 kb)

Esperientzia praktikoak (kanpo EGE)


4. saioa: EGE-ren komunikazioa

Saioaren helburua: komunikazioa EGE-ren praktikaren barnean sartzea; ez iraunkortasun-memoriak egiteko bakarrik, interesdun taldeei azalpenak emateko elementu bezala baizik. Horrez gain, EGE-rekin harremandutako 2 aspektu bereziri buruz hitz egingo da, garrantzi berezia dutenak: gobernu egokia, ISR.

Esperientzia praktikoak

Fitxategi erantsiak:

Euskaltel (651,15 kb)