XERTATU XERTATU logotipoa

Data

osteguna, 2010.eko irailak 9

:Zer gara

XERTATU ALDIZKARIAXertatu aldizkariaren logotipoa

RSS

RSS-ra esteka

Zer da xertatu (xertatu taldea)

Egitekoa / Ikuspegia / Balioak

Xertatu Taldea Bizkaian Enpresen Gizarte Erantzukizuna sustatzeko arlo publikoan eta pribatuan lan egiteko eta lankidetzarako talde bat da, Bizkaian EGEren sustapenean jarrera aktiboa duten hainbat eragilek osatzen dutena eta honako ezaugarriak dituena:

  • EGEri dagokionez, “interes-talde” ezberdinetakoak diren elkarteak biltzen ditu, Xertatu Taldean batera ari direnak, elkarrekiko errespetua eta onarpena abiapuntu hartuta.
  • Talde operatibo eta exekutiboa da, baita elkarrizketa, trukatze eta eztabaidarako foro bat ere.

 

Egitekoa

Bizkaian Enpresen Gizarte Erantzukizunaren kultura sustatzea eta enpresetan gauzatzeko aukerak ematea, bereziki enpresa txiki eta ertainetan.

Ikuspegia

Europa mailan EGEren sustapenaren arloan erreferentea den arlo publiko eta pribatuko lankidetzarako ekimena izatea, bere estrategia eta jardueretan EGE sartzen duten Bizkaiko enpresei begira lortutako emaitzengatik onetsia eta hiru etapatara orientatuta dagoelako identifikatzen dena:

o EGE enpresen kulturan eta estrategian: EGE enpresen kulturan aldaketa bat bezala ulertzen dugu, enpresaren estrategian EGE sartzea dakarrena, kudeaketan bikaintasuna lortzeko.

o EGE, berrikuntza eta lehiakortasuna: EGEren aldeko gure lana Bizkaiko enpresetan berrikuntza, desberdintze eta lehiakortasunaren arloko hobekuntzarako ikuspegi bezala planteatzen dugu, EGE gauzatzeak enpresei onurak (ukigarriak eta ukiezinak) dakarzkiela uste baitugu.

o EGE eta eskualde-garapen iraunkorra: Enpresak garapen iraunkorrean betetzen duten paperaz kontziente izatea nahi dugu, gizarte arloan egituratuta dagoen eta ingurumenarekiko begirunetsua den ingurunea bizitzeko atsegina eta negozioak egiteko aproposa den ingurunea baita.

Balioak

Xertatu Taldeak jarduteko bere oinarrizko printzipioak diren honako balioen bidez gauzatzen du bere konpromisoa:

1. Lankidetza… …eta Xertatu Taldean parte hartzen duten erakundeen eta EGE sustatzen duten beste eragile aktiboen arteko baterako lan koordinaturako borondatea. Honakoa nabarmenduz:

  • Gardentasuna… bai pertsonei, gizarteari eta enpresei begirako ekimenen arloan, zein Xertatu Taldean parte hartzen duten erakundeen arteko komunikazioan.
  • Partaidetza… EGEren sustapenean dauden “interes talde” ezberdinena, Xertatu Taldean talde hauetakoak diren erakundeak elkarrekin batera arituz, elkarrekiko errespetua eta onarpena abiapuntu hartuta.
  • Borondatezkotasuna… erakundeek Xertatu Taldean libreki parte hartuz, irabazteko asmorik gabe.
  • Irekitasuna… lankidetzarako beste esperientzia batzuetarako, EGE Europa mailan eta nazioarte mailan sustatzeko.

2. Zerbitzua… …enpresei EGE garatzeko tresna praktikoak eta benetan erabilgarriak diren laguntzak eskaintzeko asmoz. Honakoak nabarmenduz:

  • Errealismoa… enpresak bere jarduteko arlo guztietan daukan ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa kritikoa proposatuz, enpresak bizirik irauteko eta kalitatezko enplegua eta aberastasuna sor dezan, bideragarritasun ekonomikoa beharrezko baldintza dela onartuz.
  • Hurbiltasuna… bidea enpresekin batera egiteko eta enpresen esperientzia bizietatik ikasteko.

Igo

Gure konpromisoa

Xertatu Taldearen konpromisoak

Lehenengoa.- Bizkaiko enpresei tinko lagunduko diete gizarte erantzukizunari dagokionez hobetzen.

Bigarrena.- Xertatu Taldearen bileretara joango dira eta modu eraginkorrean ariko dira.

Hirugarrena.- Xertaturen urteko jardun-plana hitzartuko dute; plan hau erakunde guztien artean adostuko dute beraiek aurkeztutako proposamenak abiaburutzat hartuta.

Laugarrena.- Xertaturen jardun-plana gauzatzen lagunduko dute; horretarako, erakunde bakoitzak, Xertatu Taldeko gainerako erakundeekin koordinatuta, plana gauzatzeko jarduerak egingo ditu bere borondatearen eta ahalaren arabera.

Bosgarrena.- Beharrezko erazko izapideak egindakoan, Xertaturen jardun-planean ezarritako jarduerak finantzatuko dituzte, ahal duten neurrian, euren funtsen bitartez zein beste finantzabide publiko edo pribatu batzuk aurkituta.

Seigarrena.- Xertatu ekimenaren berri zabalduko dute haren jardun-planeko jarduerak egitean: jarduerak plan horren itzalpean egiten ari direla adieraziko dute eta Xertaturen logoa jarriko dute erabiltzen dituzten material eta euskarri fisikoetan.

Xertatu Taldearen erabakiak

Lehenengoa. Erakunde sinatzaileek onetsi egin dituzte Xertatu Taldearen egitekoa, ikuspegia eta balioak (eranskinean ageri dira).

Bigarrena. Koordinazioaren mesedetarako, erakunde sinatzaileek Xertaturen enpresen gizarte erantzukizunaren alde jardun-planaren osagarri egiteko asmoa duten jardueren berri emango diete gainerako erakundeei, ekin baino nahikoa denbora lehenago.

Hirugarrena. Xertatu Taldean erakunde berriren bat hartzeko, erakunde sinatzaileek ados jarrita onartu behar dute. Erakunde berriak mota hauetakoak izango dira: Taldearen ustez presentzia handiagoa izan behar duten interes-taldeetako agenteak edo Taldeari onuraren bat (ikuspegi desberdina edo ekarpen operatibo zehatzak) ekarri ahal dioten erakundeak. Kide berriak onartzean, arreta berezia jarriko da Xertatu Taldearen eraginkortasunean eta jardunean.

Laugarrena. Xertatu Taldearen koordinazioa eta idazkaritza teknikoa Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren ardura izango dira.


Igo