Zer da xertatu (Ikuspegia)
Enpresek ere erantzukizuna dute
Gizarte justua, solidarioa eta jasangarria lortzearen erantzukizuna hiritar eta erakunde guztiek dute. Bizkaiko enpresek ere zeregin garrantzitsua dute, ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen aldetik jasangarria den gizartea eraikitzeko.
Gizartearen eskaria
Gizartearen ikuspegitik, enpresak garapen ekonomikoaren eta sozialaren funtsezko eragileak dira, eta bertan partaide-multzo batek (stakeholders deritzenak) hartzen du parte, hau da, jabeek edo akziodunek ez ezik, langileek, bezeroek eta hornitzaileek, jarduera garatzeko komunitateak, herri administrazioak...
Enpresetarako erronka berria
Azken urteotan, enpresek erronka batzuk gainditu behar izan dituzte sistemak eta prozesuak hobetzeko (kalitatearen kudeaketa), laneko segurtasun nahiz osasun politikak ezartzeko, eta euren jardueran ingurumen ikuspegia integratzeko. Orain beste erronka bat dute aurrean: gizarte justuago eta jasangarriago baten eraikuntzan duten erantzukizuna, euren lehiakortasuna mantenduta eta hobetuta.